10. ALDIZKARIA - 2010eko urtarrilaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

DONEZTEBE

Zerbitzu jardueretarako sarbide librea eta haiek
erabiltzea arautzen dituen ordenantza. Hasierako onespena

Doneztebeko Udalak, 2009ko abenduaren 23an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Doneztebeko Udalaren zerbitzu jardueretarako sarbide librea eta haiek erabiltzea arautzen dituen ordenantza.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako aldaketa jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epean alegaziorik aurkezten ez bada, behin betiko onetsiko da Doneztebeko Udalaren zerbitzu jardueretarako sarbide librea eta haiek erabiltzea arautzen dituen ordenantza, eta testua osorik argitaratuko da Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Donezteben, 2009ko abenduaren 24an.-Alkatea, Miguel San Miguel Azpíroz.

Iragarkiaren kodea: L0929113