10. ALDIZKARIA - 2010eko urtarrilaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

DONEZTEBE

2010eko ekitaldiko plantilla organikoa. Hasierako onespena

Doneztebeko Udalak, 2009ko abenduaren 23an egindako bilkuran, hasiera batean onetsi zuen 2010eko plantilla organikoa, Doneztebeko Udalaren eta Musika Eskolako patronatuaren plantillak hartzen dituena.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluak 236.ari buruz xedatuari jarraikiz, onetsitako plantilla Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek edo interesdunek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Donezteben, 2009ko abenduaren 24an.-Alkatea, Miguel San Miguel Azpíroz.

Iragarkiaren kodea: L0929112