10. ALDIZKARIA - 2010eko urtarrilaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

DONEZTEBE

2010eko aurrekontua. Hasierako onespena

Doneztebeko Udalak, 2009ko abenduaren 23an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Udalaren 2010eko ekitaldiko aurrekontu orokor eta bakarra eta Musika Eskolako Patronatuarena

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 276. artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako aurrekontua Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek edo interesdunek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Donezteben, 2009ko abenduaren 24an.-Alkatea, Miguel San Miguel Azpíroz.

Iragarkiaren kodea: L0929111