10. ALDIZKARIA - 2010eko urtarrilaren 22a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

4/2010 EBAZPENA, urtarrilaren 13koa, Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko zuzendari kudeatzaileak emana, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko Sistema Informatikoetako goi mailako teknikari izateko hamar lanpostu oposizio bidez betetzeko deialdian atzemandako akatsak zuzentzen dituena. Deialdia Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko zuzendari kudeatzaileak abenduaren 14an emandako 224/2009 Ebazpenaren bidez onetsi zen.

Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko zuzendari kudeatzaileak, abenduaren 14an emandako 224/2009 Ebazpenaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko Sistema Informatikoetako goi mailako teknikari izateko hamar lanpostu oposizio bidez betetzeko deialdia onetsi zuen. Ebazpen hori 2009ko 161. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abenduaren 30ean.

Espedientea aztertuta ikusi da akatsa egin dela 2. oinarriko titulazioak transkribatzean. Deialdian jasotako titulazioak ez dira eskatzen ahal direnak, ez baitira Modernizazioaren eta Administrazio Elektronikoaren Zuzendaritza Nagusiak egindako proposamenean eta txosten teknikoan bidezkotzat jotzen direnak.

Bestalde, II. eranskinean (Gai zerrenda) bi gai errepikatzen dira, hala lehen zatian (36. eta 37. gaiak) nola bigarrenean (15. eta 13. gaiak).

Hori horrela, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 105.2 artikuluan ezarritakoarekin bat, bidezko da akatsa zuzentzea, eta era berean, eskabideak aurkezteko hasiera batean aurreikusitako epea 15 egun naturaletan luzatzea, interesdunei deialdian parte hartzea errazteko.

Horrenbestez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen organoetako langileen arloko eskumenak zehazten dituen otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleituak ditudan eskudantziak erabiliz, azaroaren 5eko 235/2007 Foru Dekretuaren bidez eman zaion idazketaren arabera,

EBATZI DUT:

1. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko Sistema Informatikoetako goi mailako teknikari izateko hamar lanpostu oposizio bidez betetzeko deialdiaren 2.1.1.c) oinarrian atzemandako akatsa honela zuzentzea (deialdia abenduaren 14ko 224/2009 Ebazpenaren bidez onetsi zen):

Honela dioen tokian:

"2.1.1. Izangai guztiek bete beharreko baldintzak.

c) Baldintza hauetako bat, bata zein bestea, betetzea:

c.1) Informatikako ingeniariaren titulua edo baliokidea izatea, edo eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunean titulu hori eskuratzeko moduan egotea.

c.2) Lizentziadun, ingeniari, arkitekto edo titulu baliokidea izatea, edo eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunean titulu hori eskuratzeko moduan egotea. Gainera, frogatu beharko du deialdia argitaratu aurreko lau urteetatik hirutan informazio sistemetako proiektuetan parte hartu duela eta ondoko profiletako bat bete duela:

-Informazio sistemetako proiektuko burua/kudeatzailea.

-Erabiltzaileen errekerimenduen kudeatzailea (analista funtzionala).

-Garatzailea (programatzailea).

-Azpiegiturako errekerimenduen kudeatzailea (sistemetako analista).

Atzerrian lortutako tituluak badira, homologazioaren frogagiria eduki beharko da.

Honela behar du:

"2.1.1. Izangai guztiek bete beharreko baldintzak.

c) Lizentziadun, ingeniari edo arkitekto titulua edo baliokidea izatea, edo eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunean titulu hori eskuratzeko moduan egotea.

Atzerrian lortutako tituluak badira, homologazioaren frogagiria eduki beharko da."

2. Deialdiaren II. eranskinean (Gai zerrenda) atzemandako akatsa zuzentzea, bigarren zatiko 13. eta 15. gaiak kenduz: Araudi oinarrizkoa eta orokorra.

3. Deialdian parte hartzeko eskariak aurkezteko hasierako epea 15 egun naturaletan luzatzea.

4. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea, behar diren ondorioak izan ditzan, eta interesdunei ohartaraztea gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko dela, Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 57. artikuluan eta Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 114. eta 115. artikuluetan xedatutakoari jarraikiz.

Iruñean, 2010eko urtarrilaren 13an.-Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko zuzendari kudeatzailea, Gregorio Eguilaz Gogorza.

Iragarkiaren kodea: F1000585