2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
CASTEJÓN
Plan berezia. Hasierako onespena
Castejongo Udalak, 2010eko urtarrilaren 14an egin bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea Castejongo AH5 sektoreko A.A.1 azpieremuko plan berezia, Trenasak sustatua.
Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 74. artikuluan xedatutakoa aplikatuz, espedientea hilabetez egonen da jendaurrean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita; epe horretan, interesdunek eskura izanen dute espedientea Udalaren bulegoetan, egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten.
Castejonen, 2010eko urtarrilaren 10ean.-Alkatea, Francisco Javier Sanz Carramiñana.
Iragarkiaren kodea: L1000670