10. ALDIZKARIA - 2010eko urtarrilaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BUÑUEL

Bake epaile ordezkoaren kargua hutsik

Buñuelgo Udalak, Botere Judizialari buruzko uztailaren 1eko 6/1985 Lege Organikoaren 101. artikuluan eta hurrengoetan eta Bake Epaileei buruzko ekainaren 7ko 3/1995 Erregelamenduaren 5, 6 eta 7. artikuluetan ezarritakoa betez, deialdi publikoa iragarri du, Buñuelgo Bake Epaitegiko bake epaile ordezkoaren kargu hutsa betetzeko.

Botere Judizialari buruzko Lege Organikoaren 102. artikuluan xedatutakoari jarraituz, Zuzenbideko lizentziatu izan gabe, bake epaile izendatzen ahal dira lege beraren 301. artikuluan karrera judizialean sartzeko ezarritako baldintzak betetzen dituztenak; orobat, bake epaileen Erregelamenduaren 13. artikuluan eta hurrengoetan ezarritakoak bete beharko dituzte.

Hamabost egun balioduneko epean, gaurko datatik aitzina, interesdunek eskaerak aurkezten ahalko dituzte, titulazio akademikoa, esperientzia eta merezimenduak erakusten dituzten espedienteekin batean, Buñuelgo Udalaren Erregistro Orokorrean (Vicente Oliver, 19; 31540 Buñuel).

Buñuelen, 2009ko abenduaren 31n.-Alkatea, Santiago Mayayo Chueca.

Iragarkiaren kodea: L1000085