10. ALDIZKARIA - 2010eko urtarrilaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERRIOBEITI

Xehetasun azterlana. Hasierako onespena

Alkatetzaren 2009ko abenduaren 24ko ebazpenaren bidez, hasiera batean onetsi zen Berriobeitiko 13. poligonoko 14. lurzatiaren xehetasun azterlana, José Manuel Larumbe Ilundáin jaunak sustatua.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 76. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen. Jendaurreko aldian inork ez badu alegaziorik aurkezten, dokumentua behin betiko onetsiko da, bidezko bada.

Berriobeitin, 2009ko abenduaren 24an.-Alkatea, José María Irisarri Ollacarizqueta.

Iragarkiaren kodea: L0929116