10. ALDIZKARIA - 2010eko urtarrilaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERRIOBEITI

Ordenantza fiskaletako eta prezio publikoak arautzen
dituzten ordenantzetako tarifak, 2010eko urtarrilaren 1etik
aitzina indarra hartzeko. Hasierako onespena

Berriobeitiko Udalak, 2009ko abenduaren 1ean egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi ditu ordenantza fiskaletako eta prezio publikoak arautzen dituzten ordenantzetako tarifak, guztiak ere espedientean baitaude. Aldatu egin dira ziurtagi, konpultsa, fotokopia eta lehenengo okupazioko lizentzien prezioak.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako aldaketa jendaurrean egonen da hogeita hamar egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten. Orobat, entitatearen iragarki oholean ere paratuko da ikusgai epe berean.

Epe hori iragandakoan, inork alegaziorik aurkezten ez badu, behin betikotzat hartuko dira, eta haien testu osoa emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Berriobeitin, 2009ko abenduaren 24an.-Alkatea, José María Irisarri Ollacarizqueta.

Iragarkiaren kodea: L0929114