10. ALDIZKARIA - 2010eko urtarrilaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BEIRE

2010eko ekitaldiko zerga-tasak. Onespena

Beireko Udalak, 2009ko abenduaren 22an egin osoko bilkuran, besteak beste, honako erabaki hau hartu zuen:

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/95 Foru Legean xedatuari jarraikiz, gai hau Osoko Bilkuraren esku utzi behar denez, ondotik ematen dena erabaki da 2010eko ekitaldiko tributu hauen karga-tasa eta errekarguei dagokienez:

Honako hau erabaki da:

1. Ondotik heldu diren karga-tasak eta tributuei buruzko gainerako errekarguak onestea, eta adieraztea horiek indarra hartuko dutela 2010eko urtarrilaren 1ean:

1. Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga ordainarazteko karga-tasa obra gauzatzeko aurrekontuaren %4 izanen da.

2.-Hirilurreko ondasunen gaineko kontribuzioa ordainarazteko karga-tasa %0,291 izanen da, urtean.

3.-Landalurreko ondasunen gaineko kontribuzioa ordainarazteko karga-tasa %0,8 izanen da urtean.

4.-Hirilurren balio igoeraren gaineko zergaren balioaren igoera zehazteko, ezarriko da 2/95 Foru Legearen 175. artikuluan urte tarte bakoitzerako ezartzen den gutxieneko portzentajea eta karga-tasa %15 izanen da.

5.-Jarduera ekonomikoen gaineko zergarako, aipatu 2/95 Foru Legearen 154. artikuluan aurreikusitako indizeen artean, ondokoa ezarriko da:

-1,30, herriko udal mugapearen barreneko jardueretarako.

6.-Onespena ematen duten erabaki hauek 2009ko urtarrilaren 1ean hartuko dute indarra.

2. Erabakitakoa Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki oholean argitaratatzea, jendaurrean egon dadin legez ezarritako epean. Erreklamazio, kexa edo oharrik aurkezten ez bada behin betiko onetsita geldituko da.

3. Gainerako udal tasak bere horretan mantentzea eta 2010eko kanpainan zehar, 2010eko urtarrilaren 1a baino lehen Beiren erroldatuta daudenei ondoko herrietako kirol instalazioetara sartzeko abonamenduen kostuaren %30 diruz laguntzea.

Beiren, 2009ko abenduaren 23an.-Alkate udalburua, Sergio Fresán Oroz.

Iragarkiaren kodea: L0929042