10. ALDIZKARIA - 2010eko urtarrilaren 22a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

3/2010 EBAZPENA, urtarrilaren 12koa, Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko zuzendari kudeatzaileak emana, Nafarroako Polizia Kidegoetarako 115 polizia lanpostu oposizio bidez betetzeko deialdia dela-eta, maiatzaren 8ko 818/2009 Errege Dekretuan ezarritako gidabaimen berrien aplikazioa arautuko duten jarraibideak ematen dituena. Errege dekretu horren bidez Gidarien Orotariko Erregelamendua onetsi zen.

Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko zuzendari kudeatzailearen abuztuaren 14ko 130/2009 Ebazpenaren bidez, Nafarroako Polizia Kidegoetarako 115 polizia lanpostu oposizio bidez betetzeko eta udaltzain laguntzaile izateko izangaien zerrenda bat prestatzeko deialdia onetsi zen. Deialdia 2009ko 100. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abuztuaren 14an.

Deialdiko 3. oinarriaren g) letran ezartzen denez, izangaiek bete beharreko baldintzetako bat izanen da "gutxienez A, B eta BTP motako ibilgailuak gidatzeko baimenak izatea". Oinarri bereko hirugarren idatz-zatiak xedatzen du baldintza hori oinarrizko prestakuntzako ikastaroko izangaien behin-behineko zerrenda jendaurrean jartzen den egunean frogatu eta bete beharko dela. Gidabaimen horien zerrenda, jakina denez, deialdia argitaratu zen unean indarrean zen araubidearen menpe egon da.

Gero, 2009ko abenduaren 8an zehazki, indarra hartu zuen maiatzaren 8ko 818/2009 Errege Dekretuak. Horren bidez Gidarien Orotariko Erregelamendua onetsi zen, non gidabaimenen eta gida-lizentzien sailkapen berria ezarri baitzen. Sailkapen horrek, deialdi honetan eskatutako gidabaimenei dagokienez, A mailakoak ukitzen ditu. Hori horrela, beharrezkoa da jarraibide egokiak ematea araudi berria deialdi honi aplikatzeko. Izan ere, dagoeneko adierazi denez, izangaiei aukera ematen die eskatutako gidabaimenak oinarrizko prestakuntzako ikastaroko izangaien behin-behineko zerrenda jendaurrean jartzen den egunean lortzeko. Jarduketa hori oraindik ez da egin.

Horrenbestez, eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen organoetako langileen arloko eskudantziak zehazten dituen otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren (azaroaren 5eko 235/2007 Foru Dekretuak emandako idazketa) bidez esleituak ditudan eskudantziez baliatuz,

EBATZI DUT:

1. Baliokidetzat jotzea Gidarien Orotariko Erregelamendua onesten duen maiatzaren 8ko 818/2009 Errege Dekretuak ezarritako A edo A2 mailetako gidabaimenak eta Nafarroako Polizia Kidegoetarako 115 polizia lanpostu oposizio bidez betetzeko eta udaltzain laguntzaile izateko izangaien zerrenda bat prestatzeko deialdiko 3.1 oinarriaren g) letran ezarritako A mailakoa. Deialdia abuztuaren 14ko 130/2009 Ebazpenaren bidez onetsi zen.

2. Ebazpen hau epaimahaiko buruari igortzea eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea, behar diren ondorioak izan ditzan. Interesdunei adieraztea ebazpenaren aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahal dutela, Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 114. eta 115. artikuluetan xedatutakoarekin bat. Lege hori urtarrilaren 13ko 4/1999 Legearen bidez aldatu zen.

Iruñean, 2010eko urtarrilaren 12an.-Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko zuzendari kudeatzailea, Gregorio Eguilaz Gogorza.

Iragarkiaren kodea: F1000561