10. ALDIZKARIA - 2010eko urtarrilaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BEASOAIN-EGILLOR

2010eko aurrekontuak. Hasierako onespena

Beasoain-Egillorko Kontzejuak, 2009ko abenduaren 19an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen 2010eko aurrekontu orokorra.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, onetsitako aurrekontua jendaurrean egonen da ikusgai, hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek edo interesdunek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Beasoain-Egillorren, 2009ko abenduaren 21ean.-Alkatea, Bárbara Bassols Wolf.

Iragarkiaren kodea: L1000029