10. ALDIZKARIA - 2010eko urtarrilaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BARGOTA

Aldaketa aurrekontuan. Behin betiko onespena

Aurrekontuko 2/2009 aldaketa hasiera batean onesten duen erabakia 2009ko 144. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, azaroaren 23an. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontuko aldaketa hori behin betiko onetsi eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatutakoari jarraituz.

-Kreditu berezia: 39.991,87 euro.

Finantzabidea:

-Diruzaintzako gerakina, 870 kontu-saila: 36.774,27 euro.

-T.E.T.D. 77800 kontu-saila: 3.217,60 euro.

Bargotan, 2009ko abenduaren 18an.-Kudeaketa Batzordeko burua, Gregorio García Mendaza.

Iragarkiaren kodea: L0929040