10. ALDIZKARIA - 2010eko urtarrilaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BARAÑAIN

16/2009 eta 17/2009 aldaketak aurrekontuan. Hasierako onespena

Alkatetzak 2009ko abenduaren 24an eman 736. ebazpenaren bidez, hasiera batean onetsi zen Udalaren 2009. urteko aurrekontu orokorreko 16/2009 aldaketarako espedientea eta aurrekontuko 17/2009 aldaketarako espedientea, horiek biak bi kreditu transferentzia egin ahal izateko.

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 216.3 artikuluarekin bat, aurrekontuek dituzten tramiteak eta informazioari, erreklamazioei eta publizitateari buruzko baldintzak errespetatu behar dira espediente hauek tramitatzean eta onestean. Hortaz, Foru Lege horren 202. artikuluan aipatu 216.3 artikuluak hara igorrita xedatzen denari jarraikiz, espedienteak Udal Idazkaritzan egonen dira ikusgai, hamabot egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki oholean paratu eta biharamunetik hasita, interesdunek eta bizilagunek espedienteak aztertu eta bidezko erreklamazioak egin ditzaten.

Inork erreklamaziorik aurkeztu ezean, direlako espedienteak behin betiko onetsitzat joko dira, aitzineko lerroaldean aipatu jendaurreko aldia iragan ondoan.

Argitara ematen da, adierazitako aginduetan jasotako erabakiak bete daitezen.

Barañainen, 2010eko urtarrilaren 4an.-Jarduneko alkatea, Oscar Goñi Pérez.

Iragarkiaren kodea: L1000118