10. ALDIZKARIA - 2010eko urtarrilaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BARAÑAIN

Ordenantza fiskala, Telefonia mugikorreko zerbitzuak
ustiatzen dituzten enpresek herriko jabari publikoan erabilera pribatibo edo aprobetxamendu berezia egiteko tasa arautzen duena. Hasierako onespena

Barañaingo Udalak, 2009ko abenduaren 22an egin osoko bilkura arruntean, erabaki zuen hasiera batean onestea telefonia mugikorreko zerbitzuak ustiatzen dituzten enpresek herriko jabari publikoan erabilera pribatibo edo aprobetxamendu berezia egiteko tasa arautzen duen ordenantza fiskala.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1.b) artikuluko aginduekin bat, espedientea jendaurrean egonen da hogeita hamar eguneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdun orok bidezkotzat jotzen dituen erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzan.

325.1.c) artikuluaren amaierako aurreikuspenei jarraituz, jendaurreko tramitean inork erreklamazio, kexa edo oharrik aurkezten ez badu, hasierako onespena behin betikoa bilakatuko da; hala izanik ere, haren testu osoa argitaratu beharko da, lege beraren 326. artikuluari jarraituz.

Aditzera ematen da, aipatutako araudia betetzeko.

Barañainen, 2009ko abenduaren 24an.-Alkate udalburua, José Antonio Mendive Rodríguez.

Iragarkiaren kodea: L0929086