10. ALDIZKARIA - 2010eko urtarrilaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARGUEDAS

Urbanizazio proiektua. Hasierako onespena

Arguedasko Udaleko Tokiko Gobernu Batzarrak, 2009ko abenduaren 29an egin bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea urbanizazio proiektua, Bardeako Informazio Zentroaren inguruan, Nafarroako Errege Bardeako Komunitateak sustatua.

Urbanizazio proiektu hori jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, interesdunek azter dezaten eta, nahi izanez gero, bidezko iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten.

Argitara ematen da, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 134.5 artikuluan xedatutakoa bete beharrez.

Arguedasen, 2009ko abenduaren 31n.-Alkate udalburua, José Antonio Rapún León.

Iragarkiaren kodea: L1000041