10. ALDIZKARIA - 2010eko urtarrilaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARGUEDAS

Aldaketak aurrekontuan. Hasierako onespena

Udalak 2009ko abenduaren 29an egin osoko bilkuran, aurrekontuko zenbait aldaketa onetsi ziren hasiera batean. Aldaketek, guztira, 113.904,98 euroko zenbatekoa dute, diru-sarreren bidezko kredituak eta kreditu transferentziak baitira.

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 214.2 artikuluari eta bat heldu diren gainerako xedapenei jarraituz, espediente hori Udal Idazkaritzan dago ikusgai, hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina, herritarrek edo interesdunek aztertu eta, nahi badute, erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Inork erreklamaziorik aurkeztu ezean, aurrekontuko aldaketa horiek behin betiko onetsitzat joko dira, arestian aipatu jendaurreko epea bukatutakoan.

Arguedasen, 2009ko abenduaren 29an.-Alkate udalburua, José Antonio Rapún León.

Iragarkiaren kodea: L0929340