10. ALDIZKARIA - 2010eko urtarrilaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARAS

Kale Nagusiko 21,79 m²-ren kalifikazio juridikoaren aldaketa,
eremu publikoko soberako lurzati izan dadin, gero aldameneko jabeari saltzeko. Hasierako onespena

Arasko Udalak, 2009ko azaroaren 13an egin osoko bilkuran, erabaki zuen abiaraztea Kale Nagusian 4. poligonoko 310. lurzatiaren parean dauden 21,79 m²-ren kalifikazio juridikoaren aldaketaren espedientea, soberako lurzatiaren kalifikazioa izan dezan.

Espedientea jendaurrean egonen da hilabetez, bizilagunek eta interesdunek aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten.

Arasen, 2009ko abenduaren 11n.-Alkatea, Francisco Javier Murguiondo Marquínez.

Iragarkiaren kodea: L0929036