10. ALDIZKARIA - 2010eko urtarrilaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AOS

1. oihan enkantea

Kontzeju honek, Nafarroako Gobernuak behar bezala baimendurik, gutunazal itxien bidezko 1. enkante publikoa eginen du, ondoko oihan aprobetxamendua saltzeko:

Lote bakarra.-701 makal, desbiribiltzeko 463,13 metro kubiko zur egiten dutena (2. zerraketa) eta birrintzeko 22,5 metro kubiko. Hasierako prezioa: 13.961 euro.

Proposamenak iragarkiaren bukaeran doan ereduari lotuko zaizkio, eta Kontzejuko Idazkaritzan aurkeztuko dira, Kontzejuko Diruzaintzan lotearen balioaren %2 aurkeztu izanaren gordekinarekin batera (edo bankuko txekearen bidez), 2010eko otsailaren 19ko arratsaldeko seiak arte. Ordu horretan berean irekiko dira gutun-azalak, Ibarreko Udaletxean.

Enkantean parte hartu ahal izateko ezinbesteko baldintza izanen da Enpresaren Sailkapen Agiria aurkeztea.

Enkantea arautzeko baldintza-agiria Kontzejuko Idazkaritzan dago ikusgai.

Aosen, 2009ko abenduaren 29an.-Kontzejuko burua, Jesús María Oliver Carte.

PROPOSAMEN EREDUA

Jauna/andrea: ................., NAN: ..........., Enpresaren Sailkapen Agiriaren zenbakia: ................, Helbidea: ................., lote bakarrarengatik honenbeste eskaintzen dut: ............................(letraz eta zenbakiz), hori guztia Aosko Kontzejuak (Longida) iragarritako oihan enkanteari dagokionez (.....ko Nafarroako Aldizkari Ofiziala, .....aren ...ekoa); izan ere, baldintzak ezagutu eta onartzen ditut eta haiekin bat nator.

(Eguna eta sinadura)

Iragarkiaren kodea: L1000062