10. ALDIZKARIA - 2010eko urtarrilaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ALTSASU

Tokiko Gobernu Batzarreko kideen izendapena
eta kargutik kentzea

Altsasuko Udaleko alkateak, 2009ko abenduaren 23an, ebazpen hau eman du:

Alkatetzaren 1503/2009 ebazpena.

Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 23 artikuluari eta Toki Entitateen Antolaketari, Funtzionamenduari eta Araubide Juridikioari buruzko Erregelamendua onesten duen azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuko 46 eta 52. artikuluei jarraikiz,

EBATZI DUT:

1. María Carmen Otaegui Sáez de Maturana Altsasuko Udaleko hirugarren alkateorde eta Tokiko Gobernu Batzarreko kide izendatzea.

2. Pedro María Zabalo Uribe Altsasuko Udaleko laugarren alkateorde eta Tokiko Gobernu Batzarreko kide izendatzea.

3. Alkateordearen eta Tokiko Gobernu Batzarreko kideen izendapenek indarra hartzeko, zinegotzi interesdunak onartu beharko ditu. Hartara, onartutzat hartuko dira, hiru egun baliodunen buruan, behar den jakinarazpena egin eta biharamunetik hasita, kontrakorik espresuki adierazten ez badu.

4. Banan-banan jakinaraztea ebazpen honek ukitutako zinegotziei.

5. Osoko Bilkurari ebazpenaren berri ematea egiten duen lehenengo bilkuran, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin agintzea.

Egintza edo erabaki honen kontra, errekurtso hauek para daitezke:

-Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik aitzina.

-Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik aitzina.

-Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik aitzina.

Altsasun, 2009ko abenduaren 23an.-Alkatea, Unai Hualde Iglesias.

Iragarkiaren kodea: L0929048