10. ALDIZKARIA - 2010eko urtarrilaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ALLIN

Larriongo UE-2 unitatea kudeatzeko hirigintza hitzarmena.
Behin betiko onespena

Allin Ibarreko Udalak, 2009ko abenduaren 18an egin bilkuran, behin betikoz onetsi zuen Allin Ibarreko Udal Planeko Larriongo UE-2 unitatea kudeatzeko hirigintza hitzarmena, Pedro Roitegui Segura jaunak sustatua María Teresa Segura Legarda andrearen izenean, nahitaezko lagapenaren irabazizko aprobetxamendua eskudirutan duen balioarekin ordezteko.

Erabaki honen aurka administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahalko da, Nafarroako Auzitegi Nagusiko arlo bereko Salari zuzendua, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita bi hilabeteko epean; aldez aurretik eta aukeran, berraztertzeko errekurtsoa jartzen ahalko da, hura eman zuen organoari berari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita.

Larrionen, 2009ko abenduaren 29an.-Alkate udalburua, María Ascensión Gárriz Ripa.

Iragarkiaren kodea: L0929267