10. ALDIZKARIA - 2010eko urtarrilaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

ESTERIBAR

Deialdia, erdi mailako euskara teknikari izateko
lanaldi erdiko lanpostu bat betetzeko

Esteribarko Udaleko alkate udalburuaren abenduaren 22ko 186/2009 ebazpena, izangai onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda onesten duena erdi mailako euskara teknikari izateko lanaldi erdiko lanpostu bat betetzeko deialdian.

2009ko 141. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, azaroaren 16an, Esteribarko Udaleko erdi mailako euskara teknikari izateko lanaldi erdiko lanpostu bat betetzeko deialdia. Haren 4.1 oinarrian ezarritakoarekin bat, argitara ematen da izangai onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda.

Ebatzi dut:

1.-Izangai onartu eta baztertuen zerrenda onestea

Onartuak:

Azcona Zaragüeta, Luis Gerardo

Leatxe Arista, M.ª Concepción

Orbea Estébanez, Pablo

Uriarte Echeverria, M.ª Izaskun

2.-Izangai baztertuek hamar egun balioduneko epea izanen dute, behin-behineko zerrenda Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aitzina, erreklamazioak aurkezteko eta, akatsik egin badute, zuzenketak egiteko.

Esteribarren, 2009ko abenduaren 22an.-Alkatea, Francisco Javier Borda Garde.

Iragarkiaren kodea: L0929064