10. ALDIZKARIA - 2010eko urtarrilaren 22a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

BERRIKUNTZA, ENPRESA ETA ENPLEGU DEPARTAMENTUA. Meatze esparru bat eratzeko baimen eskaera.

2009ko azaroaren 24an espediente bat ireki da, Hormigones Arkaitza, S.A. enpresak "Armasa-Arkaitza" izeneko meatze esparrua eraikitzeko baimena lortzeko egin duen eskaerari buruz. Bere ustiapen
baimenak Lesakako "Armasa" mugapean eta Berako "Arkaitza" mugapean daude.

Meatzaritzako Araubidearen Erregelamendu Orokorraren 135.4 artikuluan ezarritakoarekin bat, bidezkoa da espedientea ireki dela jakinaraztea, eta hilabetez jendaurrean jartzea, iragarki hau argitaratzen denetik hasita.

Espedientea interesdunen eskura dago Azpiegituren, Instalazioen eta Industria Segurtasunaren Zerbitzuan, Iruñeko Tomás Caballero parkea, 1 (Fuerte del Príncipe II eraikina), 5. solairua, 8:30etik 14:30 arte.

Iruñean, 2009ko abenduaren 15ean.-Azpiegituren, Instalazioen eta Industria Segurtasunaren Zerbitzuko zuzendaria, José Antonio Ayesa Usabiaga.

Iragarkiaren kodea: F0928394