6. BESTELAKO IRAGARKIAK
6.1. JAKINARAZPEN EDIKTUAK
ANTSOAIN
Ediktua
Hirilurren balio igoeraren gaineko zergaren likidazioak, hots, gainbalioarenak, ondoko zerrendan agertzen diren pertsonei edo entitateei eginak eta zehazten diren egunetan Alkatetzaren ebazpenen bidez onetsiak, jakinaraztea ezinezkoa izan denez gero, argitaratzeari ekin zaio Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta azken helbide ezagunari dagokion Udaletxeko ediktu oholean; hau guztia Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.4 eta 61. artikuluetan xedatutakoarekin bat eginez.
ESPTE. | EBAZP. EGUNA | SUBJEKTU PASIBOA | ZERGAGAIAREN DATUAK | TRIBUTU KUOTA |
20090220 | 2009/10/15 | González González, J.M. | Divina Pastora, 12, 7.º B | 1.984,52 |
20090213 | 2009/10/15 | Muguerza Santos, J.C. | Avda. Pio XII, 5, 5.º D | 195,24 |
20090213 | 2009/10/15 | Larumbe Urias, Beatriz | Avda. Pio XII, 5, 5.º D | 195,24 |
Interesdunek espedienteak aztertzen ahalko dituzte Udal bulegoetan, Udaletxe plazako 1.an, bulego orduetan.
Ebazpen honen kontra errekurtso hauetako bat paratzen ahal da, hautara:
a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza egin duen organo berari zuzendua, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean.
b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari edo Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik, edo bertzenaz,
c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, ebazpen honen jakinarazpen egunaren ondoko hilabetean.
Antsoainen, 2010eko urtarrilaren 4an.-Alkatea, Antonio Gila Gila.
Iragarkiaren kodea: L1000160