10. ALDIZKARIA - 2010eko urtarrilaren 22a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

3346/2009 EBAZPENA, abenduaren 30ekoa, Enpresako zuzendari nagusiak emana, "Zidacos BTA" izeneko azpiestazioarekin lotzeko zirkuitu bikoitzeko 66 kV-eko aireko linea berriaren proiektuari dagozkion okupazio aurreko aktak egiteko deitzen duena.

Enpresako zuzendari nagusiak ekainaren 24an emandako 1666/2009 Ebazpenaren bitartez, Erriberriko udal mugapean "Zidacos BTA" izeneko azpiestazioarekin lotzeko zirkuitu bikoitzeko 66 kV-eko aireko linea berriaren proiektua onetsi, instalazioa baimendu eta haren onura publikoa onartu zen.

Onura publikoaren adierazpen horrek berarekin dakar ukitutako ondasunak presaz okupatu beharra. Hori dela eta, bidezkoa da ondasun horien titularrei dei egitea, okupatu aurreko aktak egiteko.

Beraz, eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22.1 artikuluak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. "Zidacos BTA" izeneko azpiestazioarekin lotzeko zirkuitu bikoitzeko 66 kV-eko aireko linea berriaren proiektuak ukitutako ondasun eta eskubideen titularrei eta Erriberriko alkateari edo haren eskuordetza jasotzen duen zinegotziari dei egitea, Erriberriko Udaletxean ager daitezen 2010eko otsailaren 23an, okupatu aurreko aktak egin eta, behin betikoak egin behar badira, haiek ere egiteko.

Aktak egiteko ordena interesdun bakoitzari jakinaraziko zaio, banakako zitazio zedularen bitartez.

Ekitaldi horretara titularrak berak joan beharko du, edo bere izenean aritzeko behar bezala ahalordetutako pertsona batek; titularra dela frogatzen duten agiriak eraman beharko ditu (eskritura publikoa, jabetza erregistroko ziurtagiria, etab.); egoki baderitzo, peritoak eta/edo notarioa eraman ditzake, baina, betiere, norberak ordaindu beharko die.

2. Carmen Oteiza Ugarte eta Isabel Akerreta Larraz, horietako edozein, Administrazioaren ordezkari izendatzea, Marta Iraizoz San Julián, María Jesús Echeverría Ororbia eta José Ramón Eraso Remírez, horietako edozein, onuradunaren ordezkari, eta Itziar Calvo Oteiza, Alazne Sueskun Erauskin eta Jasone Goikoetxea Iriberri, horietako edozein, peritu, okupatu aurreko, adostasun, okupazio eta ordainketa aktak eta bidezkoak diren gainerako agiriak sina ditzaten.

3. Ebazpen hau eta eranskina Iberdrola Distribución Eléctrica S.A.U. enpresa onuradunari jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzaten.

4. Ebazpen hau eta eranskina Nafarroako Aldizkari Ofizialean, Foru Komunitateko bi egunkaritan eta Erriberriko Udaletxeko iragarki oholean argitaratzea.

Iruñean, 2009ko abenduaren 30ean.-Enpresako zuzendari nagusia, Begoña Urien Angulo.

ERANSKINA

"Zidacos BTA" izeneko azpiestazioarekin lotzeko zirkuitu bikoitzeko 66 kV-eko aireko linea berriaren proiektua, Erriberrin

Aktak egiteko tokia: Erriberriko Udala.

Eguna: 2010eko otsailaren 23a.

DEI

ORDUA

TITULARRAK

POLIGONOA

LURZATIA

UDAL

MUGAPEA

10:00

María Cristina Armendáriz Domínguez

Cantarería plaza, 1, 1.a 31390 Erriberri

María Francisca Armendáriz Domínguez

Garinoain, 1, 2.a ezk. 31390 Erriberri

15

1775

Erriberri

10:30

Ezezaguna

15

718

Erriberri

Iragarkiaren kodea: F0929310