10. ALDIZKARIA - 2010eko urtarrilaren 22a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

MADRILGO LAN ARLOKO 31. EPAITEGIA

Zitazio ediktua

Amalia del Castillo de Comasek, Madrilgo Lan arloko 31. Epaitegiko idazkariak, Aditzera ematen dut: gaurko egunean emandako ebazpenaren bidez, Gorka Mendizabal Echevarriak, Margarita de Vega Sáenz de Tejadak, Alberto Córdoba Martínezek, Vanessa Mérida Silvak, María Luz Álvarez Giessok, Ignacio Fernández Pierola Garisoainek, Amparo Llorca Buenok, Paula Sánchez Heredero Pérezek eta Francisco Javier Martínez Lópezek eskaturik, prozedura arrunteko erreklamazioa dela-eta, Vialogos Capital Humano, S.L., Nafarroako Kutxaren aurka bideratzen ari den 1460/2009 prozesuaren barruan, erabaki da Vialogos Capital Humano, S.L.ri zitazioa egitea, non den jakiterik ez baitago, 2010eko urtarrilaren 25ean, 11:30ean, Lan arloko 31. Epaitegi honetako judizio-aretoan (Hernani kalea 59, 1. solairua) ager dadin, adiskidetze-ekitaldia eta, beharrezkoa bada, judizioa egiteko. Bera agertu beharko da, edo legezko ahalordea duen beste pertsona bat, eta erabili nahi dituen frogabide guztiak ekarri beharko ditu. Aditzera ematen zaio deialdi bakarra dela eta bidezko arrazoirik gabe agertzen ez bada, ekitaldi horiek ez direla bertan behera utziko.

Hartzaileari ohartarazten zaio aurrerantzean jakinarazpenak epaitegi honetako iragarki-lekuan eginen direla, autoenak, epaienak eta epatzeenak izan ezik. Eta Vialogos Capital Humano, S.L.ri zitazioa egiteko balio izan dezan, zedula hau egiten da Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko eta iragarki-oholean jartzeko.

Madrilen, 2010eko urtarrilaren 13an.-Idazkari judiziala, Amalia del Castillo de Comas.

Iragarkiaren kodea: J1000578