10. ALDIZKARIA - 2010eko urtarrilaren 22a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LAN ARLOKO 1. EPAITEGIA

Jakinarazpen ediktua. 93/2009 betearazpena

José Ndong Nguema Apumak eskaturik, Joaquín Fernando Da Silva Freitas enpresaren aurka, diru kopuru bat dela-eta, lan arloko epaitegi honetan bideratu den 93/2009 betearazpen-prozeduran, xedapen zatian hauxe dioen ebazpena eman da gaurko egunean:

Joaquín Fernando Da Silva Freitas enpresaren behin-behineko kaudimengabezia deklaratzen da, betearazpen honen ondorioetarako, 1.260,00 euroko printzipalari eta interesetarako eta kostuetarako behin-behinekoz kalkulatu diren 201,00 eurori aurre egiteko.

Artxiba bitez jarduketa hauek eta egin bedi horren idatzoharra Erregistro Liburuan.

Jakinaraz bekie ebazpen hau alderdi guztiei legeak agindu bezala, eta horrekin batera ohartaraz bekie honen aurka berraztertzeko errekurtsoa jartzen ahal dutela epaitegi honi zuzendua, jakinarazi ondoko bost egun balioduneko epean.

Eta Joaquín Fernando Da Silva Freitasi legezko jakinarazpena egiteko balio izan dezan, non den jakiterik ez baitago, honako hau egiten dut Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin.

Hartzaileari ohartarazten zaio ez dela beste jakinarazpenik eginen, autoenak, epaienak edo epatzeenak izan ezik.

Iruñean, 2009ko abenduaren 18an.-Idazkari judiziala, Rosa María Valencia Ederra.

Iragarkiaren kodea: J0928787