10. ALDIZKARIA - 2010eko urtarrilaren 22a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LEHEN AUZIALDIKO 7. EPAITEGIA

233/2009 epaia

Iruñean, 2009ko abenduaren 14an.

Beatriz García Noain andreak, Iruñeko eta bere barrutiko Lehen Auzialdiko 7. Epaitegiko epaile magistratuak, epaitegi honetan bideratzen ari diren 400/2008 judizio arruntaren autoak aztertu ditu. Nike European Operations Netherlands B.V.k sustatu du auzia, Elena Zoco Zabala prokuradore andreak ordezkatuta eta Jordi Gras I Sagrera legelari jaunak lagunduta, diru kopuru bat erreklamatzeko, José Javier Arana, S.L.ren aurka (auzi-ihesean deklaratua).

Epaitza: Osorik baiesten dut Elena Zoco Zabala prokuradore andreak Nike European Operations Netherlands B.V. ordezkatuz jarri duen demanda, José Javier Arana S.L.ren aurkakoa (auzi-ihesean deklaratua), eta horrenbestez demandatua kondenatzen dut auzi-jartzaileari 939.233,88 euro (bederatziehun eta hogeita hemeretzi mila berrehun eta hogeita hamahiru euro eta laurogeita zortzi zentimo) ordaintzera, gehi 2007ko abenduaren 12tik sortutako berandutza-interesak, Merkataritzako Eragiketetan Berankortasuna Eragozteko Neurriei buruzko abenduaren 29ko 3/04 Legearekin bat; eta alderdi demandatua kondenatzen dut prozesuko kostuak ordaintzera.

Jakinaraz bedi ebazpen hau, ohartaraziz haren aurka bidezkoa dela apelazio-errekurtsoa aurkeztea bost eguneko epean, epaitegi honi zuzendutako idazki baten bidez. Errekurtsoa tramitatzeko onar dadin, frogatu behar da legeak eskatzen duen gordailua egin dela, hau da, epaitegi honen kontuan 50 (berrogeita hamar) euro sartu direla.

Beraz, epai honen bidez, hori aldarrikatu, agindu eta sinatzen dut. Epaiaren lekukotza egin bedi autoei eransteko.

Iruñean, 2009ko abenduaren 21ean.-Epaite magistratua, Sinadura ulertezina.

Iragarkiaren kodea: J0928774