10. ALDIZKARIA - 2010eko urtarrilaren 22a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

LIZARRAKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO
2. EPAITEGIA

Ediktua. Zitazio zedula

Lizarrako Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 2. Epaitegian, 2010eko urtarrilaren 13an,

Aditzera ematen da 93/2009 falta-judizioan erabaki dela ondokoari zitazioa egitea:

María Aranzazu Gutiérrez de Pablo andrea.

Lizarrako Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 2. Epaitegi honetan bideratu diren autoetan erabakitakoari jarraikiz, honen bidez zitazioa egiten zaizu epaitegi honetan (San Martin plaza, 4, Lizarra) behean agertzen den egunean eta orduan eginen den falta-judizioan agertzeko. Salatzaileak eta salatuak norberak aukeratutako legelaria eraman dezakete eta, orobat, erabili nahi dituzten frogabideak eta lekukoak.

Zitatua: María Aranzazu Gutiérrez de Pablo andrea.

Helbidea: Joaquin Beunza 33 - 5. A, Iruña.

Halaber, zitazioa egiten zaizu eta ohartarazten, salatua edo salatzailea izanik agertu ezean edo agertzeko arrazoirik eman ezean, zuzenbidearen arabera dagokion kaltea izanen duzula. Eta lekukoa izanez gero, Prozedura Kriminalari buruzko Legean horrelakoetarako ezartzen den isuna jartzen ahal zaizu.

Jakinaraz bekie salatuei, Prozedura Kriminalari buruzko Legearen 970. artikuluan ezarritakoaren arabera, helbidea epaitegi honen eremutik kanpora duenak ez duela "judiziora agertu beharrik eta horren partez idazki bat igor diezaioke epaileari, bere burua defendatzeko egokitzat jotzen duena alegatuz eta abokatuari edo prokuradoreari ahalordea eman ekitaldi hartan nahi dituen alegazioak eta deskargu-frogabideak aurkez ditzan".

Aditzera ematen zaizu zedula hau epaitegi honetako idazkaritzan aurkeztu beharko duzula zitazioan bertan agertzen den egunean.

Lizarran, 2009ko urriaren 26an.-Idazkaria.

Judizioaren eguna eta ordua: 2010eko urtarrilaren 27an, 10:40an.

Izaera: salatua.

Eta jasota gera dadin eta María Aránzazu Gutiérrez de Pablo andreari 2010eko urtarrilaren 27an 10:40an eginen den 93/2009 falta-judizioan salatu gisa agertzeko zitazioa egiteko balio izan dezan, gaur egun non den jakiterik ez baitago, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin, honako hau egiten dut.

Lizarran, 2010eko urtarrilaren 13an.-Idazkari judiziala.

Iragarkiaren kodea: J1000586