10. ALDIZKARIA - 2010eko urtarrilaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ERRIBERRI ALDEKO GIZARTE ZERBITZU OINARRIZKOEN MANKOMUNITATEA

3. aldaketa 2009ko aurrekontuan: diru-sarrera bidezko kreditua. Hasierako onespena

Mankomunitatearen Batzarrak, 2009ko abenduaren 14an egin bilkuran, hasiera batean onetsi zuen hirugarren aldaketa 2009ko aurrekontuan.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 276. artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako aurrekontua Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek edo interesdunek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Erriberrin, 2009ko abenduaren 26an.-Mankomunitateko burua, María Jesús Arana Aicua.

Iragarkiaren kodea: L0929229