10. ALDIZKARIA - 2010eko urtarrilaren 22a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

1/2010 EBAZPENA, urtarrilaren 7koa, Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko zuzendari kudeatzaileak emana, prozedura laburtuko 444/2009 administrazioarekiko auzi-errekurtsoari dagokion espedientea Iruñeko Administrazioarekiko Auzien 3. Epaitegira igortzen duena. Errekurtso hori Euskadiko Irakaskuntzako Langileen Sindikatuak (STEE-EILAS) eskaturik jarri da.

Iruñeko Administrazioarekiko Auzien 3. Epaitegiko idazkariak, 2009ko azaroaren 18ko idazkiaren bidez (2009ko azaroaren 24an izan zuen sarrera Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuan dagoen Nafarroako Gobernuko Erregistro Orokorrean), aditzera eman du Euskadiko Irakaskuntzako Langileen Sindikatuak (STEE-EILAS) eskaturik jarri dela 444/2009 zenbakia eman zaion prozedura laburtuko administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko zuzendari kudeatzailearen ekainaren 24ko 97/2009 Ebazpenaren kontra jarritako gora jotzeko errekurtsoa isiltasun administratiboaren bidez ezetsi izanagatik. Ebazpen horren bidez, haur hezitzaile izateko zenbait lanpostu oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdia onetsi zen. Epaitegiko idazkariak eskatu du espediente administratiboa igor dakiola eta interesdunei agertzeko epea ezar dakiela, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 48. eta 49. artikuluetan xedatutakoarekin bat.

Horrenbestez, eta Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutua erakunde autonomoaren estatutuak onesten dituen irailaren 3ko 117/2007 Foru Dekretuaren bidez eskuratu ditudan eskudantziak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Prozedura laburtuko 444/2009 administrazioarekiko auzi-errekurtsoari dagokion espediente administratiboa Iruñeko Administrazioarekiko Auzien 3. Epaitegira igortzea. Errekurtsoa Euskadiko Irakaskuntzako Langileen Sindikatuak (STEE-EILAS) eskaturik jarri da, Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko zuzendari kudeatzailearen ekainaren 24ko 97/2009 Ebazpenaren kontra jarritako gora jotzeko errekurtsoa isiltasun administratiboaren bidez ezetsi izanagatik. Ebazpen horren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko haur hezitzaile izateko zenbait lanpostu oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdia onetsi zen.

2. Ebazpen hau interesdunei jakinaraztea, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuz, eta ondoko bederatzi eguneko epea ematea, autoetan demandatu gisa ager daitezen Iruñeko Administrazioarekiko Auzien 3. Epaitegian.

3. Ebazpen hau jakinaraztea Euskadiko Irakaskuntzako Langileen Sindikatuari (STEE-EILAS), Iruñeko Administrazioarekiko Auzien 3. Epaitegiari eta Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuko Aholkularitza Juridikoaren Zerbitzuari, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2009ko urtarrilaren 7an.-Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko zuzendari kudeatzailea, Gregorio Eguilaz Gogorza.

Iragarkiaren kodea: F1000251