10. ALDIZKARIA - 2010eko urtarrilaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ERRIBERAKO HIRI HONDAKIN SOLIDOAK KUDEATZEKO MANKOMUNITATEA

Aurrekontua. Hasierako onespena

Erriberako Hondakin Solidoen Mankomunitateko Batzarrak, 2009ko abenduaren 21ean egin bilkuran, hasiera batean onetsi zuen 2010eko Mankomunitatearen aurrekontua.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako aurrekontua Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek edo interesdunek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Tuteran, 2009ko abenduaren 22an.-Mankomunitateko burua, José María Navarro Fandos.

Iragarkiaren kodea: L0929077