10. ALDIZKARIA - 2010eko urtarrilaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUNBERRIKO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

Irunberriko "San Isidro" zahar etxearen 2010eko prezio publikoak. Hasierako onespena

Irunberrin egoitza duen Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatearen Batzar Orokorrak, 2009ko abenduaren 22an egin bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea Irunberriko "San Isidro" zahar etxeko instalazioak erabiltzeko 2010eko prezio publikoak, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legean eta Nafarroako Toki Administrazioei buruzko 6/1990 Foru Legearen 325 eta 326. artikuluetan xedatua bete beharrez.

Aipatu legearen 325.1.b) artikuluan xedatuari jarraikiz, erabaki hau jendaurrean egonen da gutienez ere 30 egunean, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta Herriko Etxeko iragarki oholean paratuta, herritarrek eta bidezko interesdunek espedientea azter dezaten eta erreklamazio, kexa edo oharrak egin ditzaten. Ohartarazten da hura behin betikoa bilakatuko dela aitzineko adierazpen zatian adierazitako epean jendaurrean egon bitartean inork erreklamazio, kexa edo oharrik aurkezten ez badu.

Argitara ematen da, aipatu legeak betetzeko.

Irunberrin, 2009ko abenduaren 28an.-Alkatea, Mauro Gogorcena Aoiz.

Iragarkiaren kodea: L0929165