10. ALDIZKARIA - 2010eko urtarrilaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ERRONKARIKO IBAXAREN BATZORDEA

Akats zuzenketa

Erronkariko Ibaxaren Batzordeak, 2009ko abenduaren 18an egin bilkuran, erabaki zuen 2009ko abuztuaren 24ko bilkuran egindako akatsa zuzentzea, 4. gaian. Izan ere, 447.601 kontu-saila sartuko da aipatutako gaian agertzen zenaren ordez. Zuzenketa Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea erabaki zen, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 105.2. artikuluarekin bat.

Erronkarin, 2009ko abenduaren 24an.-Batzordeko burua, Agapito Boj Gárate.

Iragarkiaren kodea: L0929122