10. ALDIZKARIA - 2010eko urtarrilaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ERRONKARIKO IBAXAREN BATZORDEA

Aldaketak aurrekontuan. Hasierako onespena

Erronkariko Ibaxaren Batzordeak, 2009ko abenduaren 18an egin bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea ondoko aldaketak aurrekontuan, kreditu gehikuntzaren bidezkoak. Bata, 13.389,10 eurokoa, 1.311.482 kontu-sailera (Gizarte eta kultur jardueren programa), 6.148,49 euroren bidez finantzatua 1.489 kontu-sailean (Gizarte eta kultur jardueren programa) izandako diru-sarrera handiagoen kontura, eta gainerakoa diruzaintzako gerakinaren bidez; eta bigarrena 56,12 eurokoa, 1.442.462 kontu-sailera (Zaborra biltzeko kuota), diruzaintzako gerakinaren bidez finantzatua.

Delako espedientea ikusgai egonen da, hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagun edo interesdunek aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.

Erronkarin, 2009ko abenduaren 24an.-Batzordeko burua, Agapito Boj Gárate.

Iragarkiaren kodea: L0929110