1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
217/2009 FORU AGINDUA, abenduaren 14koa, Lurraldearen Antolamenduko eta Etxebizitzako kontseilariak emana, Ion Sola Torralbak Lurraldearen Antolamenduko eta Etxebizitzako zuzendari nagusiak azaroaren 18an emandako 1918/2009 Ebazpenaren kontra jarritako gora jotzeko errekurtsoa baiesten duena. Ebazpen horren bidez, unibertsitateko tituludunentzako prestakuntza beka bat emateko deialdia ebatzi zen. Beka Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Zerbitzuan aritzeko zen.
Aurrekariak:
1. Lurraldearen Antolamenduko eta Etxebizitzako kontseilariak ekainaren 30ean emandako 108/2009 Foru Aginduaren bidez (2009ko 98. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, abuztuaren 10ekoa), prestakuntza beka bat emateko deialdia egin zen, Geografiako, Biologiako, Arkitekturako, Arkitektura Teknikoko, Ingurumen arloko Zientzietako edo antzeko beste diziplina batzuetako unibertsitateko tituludunentzat, Lurraldearen Antolamendu eta Hirigintza Zerbitzuan aritzeko. Tituludunei prestakuntza-curriculumean lurraldearen antolamenduarekin edo informazio geografikoko sistemekin lotutako irakasgaiak izatea eskatu zitzaien. Deialdiaren foru agindu hura Lurraldearen Antolamenduko eta Etxebizitzako kontseilariaren irailaren 2ko 150/2009 Foru Aginduaren bidez aldatu zen (2009ko 116. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, irailaren 21ekoa).
2. Eskaerak aurkezturik, Lurraldearen Antolamenduko eta Etxebizitzako zuzendari nagusiak, azaroaren 18ko 1918/2009 Ebazpenaren bidez, aipatu deialdia ebatzi zuen eta, era berean, izangaien hurrenkerako zerrenda onetsi eta oinarriak ez betetzeagatik onartu ez ziren eskaerak, errekurtsoa jarri duenarena barne, zein ziren adierazi zuen.
3. Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuan 2009ko azaroaren 25ean erregistratu zen Ion Sola Torralbak aipatu ebazpenaren kontra jarritako gora jotzeko errekurtsoa. Errekurtsoaren bidez eskatu zuen bere eskaera onar zedila eta adierazi zuen Topografiako Ingeniaritza Teknikoko titulazioa soilik hartu zela kontuan, 2006ko uztailean lortua, baina Ingurumeneko Ingeniaritzako titulazioa ere, 2008an luzatua, aurkeztu zuela.
Zuzenbideko oinarriak:
Lehena.-LRJAPACaren 110.2 artikuluak ezartzen du errekurtsoaren kalifikazioko akatsak ez duela oztopo izan behar tramitaziorako, baldin eta hartatik bere benetako izaera ondorioztatzen bada. Kasu honetan, bidezkoa da errekurtsogilearen idazkia gora jotzeko errekurtsotzat jotzea.
Alde horretatik, errekurtsoa behar den denboran eta moduan aurkeztu du pertsona eskubidedunak, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 114. artikuluan eta harekin lotutakoetan xedatuarekin bat.
Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 57.2 artikuluan xedatutakoarekin bat, 30/1992 Legearen 114. artikuluarekin loturik, Lurraldearen Antolamenduko eta Etxebizitzako kontseilariari dagokio gora jotzeko errekurtso hau ebaztea.
Bigarrena.-Errekurtsogileak aurkeztutako eskaera ez onartzearen arrazoia deialdiaren 6.e) oinarria ez betetzea izan da. Oinarri horrek eskatzen du "lehenengo oinarrian azaldu den unibertsitateko titulu ofiziala izatea, Espainiako agintariek emana edo homologatua, eta ikasketak deialdi hau argitaratu baino lehenagoko hiru urtean bukatu izana".
Ion Sola Torralbak Topografiako Ingeniaritza Teknikoko unibertsitateko titulu ofiziala, 2006ko uztailaren 7an luzatua, aurkeztu zuen, deialdiko epetik kanpo aurkeztutzat jo zena, eta Ingurumeneko Ingeniaritzako Master bat, 2008ko azaroaren 3an luzatua.
Nahiz eta hasiera batean Ebaluazio Batzordeak Ingurumeneko Ingeniaritzako Masterra berez titulu akademikotzat ez jo, baizik eta titulazio akademikoaren ondoko master baten gisara (beka lortzeko gaitasuna ematen ez duena), bidezko egiaztapenak egin ondoren ikusi da aipatu Batzordeak hasiera batean egindako interpretazioa ez zela zuzena eta masterra titulu akademiko ofizial bat dela egiazki, Topografiako Ingeniaritza Teknikoaren osagarri, eta gaitasuna ematen diola interesdunari Ingurumeneko Ingeniaritzan aritzeko. Hala, Ebaluazio Batzordeak berak kontuan hartzen du baloraziorako, aurkeztutako bi titulazioen multzoa dela (unibertsitateko 1. eta 2. zikloak) eskatzailea deialdian onartzeko gaitzen duena.
Horiek horrela, baietsi egin da Ion Sola Torralbak aurkeztutako errekurtsoa eta, beraz, bere eskaera onartu eta merezimenduak kalifikatu dira. Hala, Ebaluazio Batzordeak 5 puntuko balorazioa eman dio.
Horrenbestez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 57.2.d) artikuluak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,
AGINDU DUT:
1. Ion Sola Torralbak Lurraldearen Antolamenduko eta Etxebizitzako zuzendari nagusiak azaroaren 18an emandako 1918/2009 Ebazpenaren kontra jarritako gora jotzeko errekurtsoa baiestea. Ebazpen horren bidez, unibertsitateko tituludunentzako prestakuntza beka bat emateko deialdia ebatzi zen. Beka Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Zerbitzuan aritzeko zen.
2. Ion Sola Torralbak aurkeztutako merezimenduei 5 puntuko balorazioa ematea.
3. Ezetsitako eskaeren hurrenkera berria onestea. Honako hau da:
SANDRA ELIA HURTADO | 5,0 |
ION SOLA TORRALBA | 5,0 |
SONIA GANUZA BASTERRA | 4,0 |
MARTA MONTIEL DUARTE | 3,0 |
LETICIA SANTAMARIA ARANA | 2,5 |
IÑAKI MARIN ARRIAGA | 2,1 |
ELENA IRUJO BAIGORRI | 2,0 |
IÑAKI ERDOCIA GOÑI | 2,0 |
OSKIA ITURMENDI IRAIZOZ | 2,0 |
AINARA MUTUBERRIA LARRAYOZ | 2,0 |
BEATRIZ DUCAY ARANDIGOYEN | 2,0 |
ARTURO LLORENTE NAVARRO | 1,4 |
RAUL MONTES TRINCADO | 1,0 |
EVA ARAUJO SANCHEZ | 1,0 |
ISABEL ALEGRIA ARIÑO | 1,0 |
LEIRE ZAFRA ALONSO | 1,0 |
LEYRE URQUIZA CIRAUQUI | 1,0 |
4. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea eta interesdunei jakinaraztea, eta aditzera ematea administrazio bidea amaitzen duela eta bere kontra administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkezten ahal dela, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik bi hilabeteko epean.
5. Foru agindu hau Lurraldearen Antolamendu eta Hirigintza Zerbitzura igortzea.
Iruñean, 2009ko abenduaren 14an.-Lurraldearen Antolamenduko eta Etxebizitzako kontseilaria, Amelia Salanueva Murguialday.
Iragarkiaren kodea: F0928347