10. ALDIZKARIA - 2010eko urtarrilaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARRATOZ UR MANKOMUNITATEA

Aurrekontuak. Hasierako onespena

Arratoz Ur Mankomunitatearen Batzarrak, 2009ko abenduaren 17an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen 2010eko aurrekontua.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako aurrekontua Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek edo interesdunek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Ezkarozen, 2009ko abenduaren 21ean.-Mankomunitateko burua, Juan José Layana Barber.

Iragarkiaren kodea: L0929008