10. ALDIZKARIA - 2010eko urtarrilaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

NAFARROAKO ERDIALDEKO KIROL, GIZARTE ETA KULTUR ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

2010eko ekitaldiko plantilla organikoa. Hasierako onespena

Nafarroako Erdialdeko Kirol, Gizarte eta Kultur Zerbitzuen Mankomunitatearen Batzar Orokorrak, 2009ko abenduaren 17an egin bilkura arruntean, honako erabaki hau hartu zuen, besteak beste:

Ikusirik Nafarroako Erdialdeko Kirol, Gizarte eta Kultur Zerbitzuen Mankomunitatearen 2010eko ekitaldirako Mankomunitateko buruak aurkeztutako plantilla organikoaren proiektua, bertako gizarte-graduduna lagun izanik.

Honako hau erabaki da:

Lehenbizikoa.-Hasiera batean onestea Nafarroako Erdialdeko Kirol, Gizarte eta Kultur Zerbitzuen Mankomunitatearen 2010eko ekitaldiko plantilla organikoa.

Bigarrena.-Plantilla organikoaren espedientea jendaurrean edukitzea Idazkaritzan, Tafallako Udalaren Herritarren Arazoetarako Bulegoan (Navarra plaza, 5), 15 egun baliodunean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara eman eta biharamunetik hasita, horrela interesdunek egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluan xedatutakoari jarraituz.

Hirugarrena.-Aipatutako epeak amaitzen badira inork erreklamaziorik aurkeztu gabe, behin betikoz onetsitzat joko da.

Laugarrena.-Erabaki hau igortzea Mankomunitateko Kontabilitate eta Administrazio Zerbitzuei eta Tafallako Udaleko Langileria Departamentuari.

Tafallan, 2009ko abenduaren 21ean.-Mankomunitateko burua, José Carlos Lerga Esquíroz.

Iragarkiaren kodea: L0928872