10. ALDIZKARIA - 2010eko urtarrilaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ATARRABIA

Aldaketa ordenantza fiskaletan. Hasierako onespena

Atarrabiako Udalak, 2009ko azaroaren 25ean egin osoko bilkura arruntean, honako hau erabaki zuen:

Ondotik aipatzen diren udal jarduera edo zerbitzuen prezioei buruzko arau eta tarifen eranskinetako aldaketak onestea. Haien testu bateginak espedientean bildu dira:

Prezio publikoen gaineko arauak:

1.-Udalaren kirol instalazioak erabiltzeko prezio publikoen gaineko arauak.

Hasiera batean onetsitako tarifek, legezko tramiteak beterik, 2010eko urtarrilaren 1ean hartuko dute indarra.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 325.1.b) artikuluan ezarritakoari jarraituz, ordenantza fiskaletako aldaketa jendaurrean egonen da hogeita hamar egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek eta bidezko interesa dutenek, epe horren barrenean, espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazio, kexa edo oharrak egin ditzaten.

Atarrabian, 2009ko abenduaren 30ean.-Alkatea, Pello Gurbindo Jiménez.

Iragarkiaren kodea: L0929324