10. ALDIZKARIA - 2010eko urtarrilaren 22a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

454/2009 FORU AGINDUA, irailaren 11koa, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariak emana, Patxoi Nafarra zakur arrazaren liburu genealogikoa kudeatzeko aitorpen ofiziala Real Sociedad Canina de España elkarteari ematen diona.

Real Sociedad Canina de España elkarteak eskatu du Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren entitate laguntzailea izatea, Patxoi Nafarra zakur arrazaren liburu genealogikoa kudeatzeko.

Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadurako kontseilariak abuztuaren 14an emandako 270/2006 Foru Aginduaren bidez, Patxoi Nafarra zakur arrazari dagokion arrazaren eta lanen gaineko estandarra onartu zen. Agindu hartan, arraza horretako arraza-estandarra onartzeaz gainera, haren liburu genealogikoa ere sortu zen, eta liburu genealogikoa kudeatzen duten elkarteen betebeharrak ezarri ziren.

Maiatzaren 25eko 558/2001 Errege Dekretuaren bidez, arraza garbiko zakurren hazleen erakundeak edo elkarteak ofizialki onartzeko prozesua arautu eta haiek bete beharreko baldintzak finkatu ziren.

558/2001 Errege Dekretu hura abenduaren 23ko 1557/2005 Errege Dekretuaren bidez aldatu zen. Bertan ezartzen da Espainiako zakur arraza baten liburu genealogikoen kudeaketaren ardura hartu nahi duten elkarteei aitorpen ofiziala ematea, arraza horren jatorria zein autonomia erkidegotan dagoen, hango organo eskudunari dagokiola.

Abeltzaintza Zerbitzuaren txostena ikusirik, zeinak ezartzen baitu Real Sociedad Canina de España elkarteak betetzen dituela Patxoi Nafarra zakur arrazaren liburu genealogikoa kudeatzeko aitorpen ofiziala izateko bete beharreko baldintzak.

Horrenbestez, Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41. artikuluak ematen dizkidan eskumenak erabiliz,

AGINDU DUT:

1. Patxoi Nafarra zakur arrazaren liburu genealogikoa kudeatzeko aitorpen ofiziala Real Sociedad Canina de España elkarteari ematea.

2. Real Sociedad Canina de España elkarteak Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadurako kontseilariaren abuztuaren 14ko 270/2006 Foru Aginduan ezarritakoa betetzeko hitza ematen du, zehazki 3. artikuluan ezarritakoa. Foru agindu horren bidez, Patxoi Nafarra zakur arrazari dagokion arrazaren eta lanen gaineko estandarra onartu zen.

3. Administrazioak egiten dituen kontrol lanetan frogatzen bada foru agindu honen oinarrian dagoen araudia osorik edo hein batean ez dela betetzen, aitorpena kentzen ahalko da.

4. Foru agindu hau Real Sociedad Canina de España elkarteari eta Abeltzaintza Zerbitzuari jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.

5. Foru agindu honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal da, Nafarroako Gobernuari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean.

Foru agindu honen aurka administrazio publikoek zilegi izanen dute administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzea, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, jakinarazi eta bi hilabeteko epean. Horrek ez du alde batera uzten aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.

Iruñean, 2009ko irailaren 11n.-Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilaria, Begoña Sanzberro Iturriria.

Iragarkiaren kodea: F0928584