2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ALESBES
Udal ordenantza, Datu pertsonalen fitxategiak sortzeko.
Hasierako onespena
Alesbesko Udalak, 2009ko apirilaren 29an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Alesbesko Udalean datu pertsonalen fitxategiak sortzeko udal ordenantza.
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325 artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.
Alesbesen, 2009ko abenduaren 22an.-Alkatea, María Carmen Segura Moreno.
Iragarkiaren kodea: L0929011