10. ALDIZKARIA - 2010eko urtarrilaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

VALTIERRA

2010erako aldaketa ordenantza, zerga-tasa eta tasetan.
Hasierako onespena

Valtierrako Udalak, 2009ko abenduaren 28an egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea ordenantza, zerga-tasa eta tasa hauek aldatzea, 2010eko urtarrilaren 1ean hartuko baitute indarra:

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan eta horrekin bat heldu diren gainerako artikulu aplikagarrietan xedaturikoarekin bat, ordenantza hauek jendaurrean egonen dira 30 eguneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek edo bidezko interesa dutenek, Udal Idazkaritzan dagoen espedientea aztertu ondotik, egoki iruditzen zaizkien erreklamazioak, kexak edo oharrak aurkez ditzaten.

Hasierako onespenari buruzko erabakia behin betiko bilakatuko da erreklamazio, kexa edo oharrik aurkezten ez bada.

Valtierran, 2009ko abenduaren 30ean.-Alkatea, Alfonso Mateo Miranda.

Iragarkiaren kodea: L1000006