10. ALDIZKARIA - 2010eko urtarrilaren 22a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

203/2009 FORU AGINDUA, abenduaren 14koa, Hezkuntzako kontseilariak emana, "Heziketa zikloetan sartzeko probak" eta "Lanbide Heziketako eta Arte Plastikoetako eta Diseinuko sari bereziak" izeneko fitxategi informatizatuak sortzen dituena.

Lanbide Heziketaren Zerbitzuko zuzendariak txosten bat aurkeztu du, "Heziketa zikloetan sartzeko probak" eta "Lanbide Heziketako eta Arte Plastikoetako eta Diseinuko sari bereziak" izeneko fitxategi informatizatuak sor daitezela eskatzeko, uztailaren 26ko 143/1994 Foru Dekretuan ezarritakoari jarraikiz. Dekretu horrek Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako organoen mendeko datu pertsonalekin fitxategi informatizatuak sortzeari buruzko arauak ezartzen ditu.

Hori horrela, Datu Pertsonalak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako organoen mendeko datu pertsonalekin fitxategi informatizatuak sortzeari buruzko arauak ezartzen dituen uztailaren 26ko 143/1994 Foru Dekretuaren 2. artikuluan xedatutakoarekin bat,

AGINDU DUT:

1. "Heziketa zikloetan sartzeko probak" eta "Lanbide Heziketako eta Arte Plastikoetako eta Diseinuko sari bereziak" izeneko fitxategi informatizatuak sortzeko onespena ematea. Fitxategi horien egitura eta ezaugarriak I. eta II. eranskinetan azaltzen dira.

2. Foru agindu hau eta eranskina Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

3. Foru agindu hau igortzea Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuko Modernizazioaren eta Administrazio Elektronikoaren Zuzendaritza Nagusiko Informazio Sistemen Segurtasuneko Zerbitzura, Hezkuntza Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusira, Lanbide Heziketaren Zerbitzura eta Ikastetxeen Plangintza eta Garapenerako Atalera, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2009ko abenduaren 14an.-Hezkuntzako kontseilaria, Alberto Catalán Higueras.

I. ERANSKINA

Heziketa zikloetan sartzeko probetako datuen fitxategia

a) Fitxategiaren izena:

"Heziketa zikloetan sartzeko probak".

b) Fitxategiaren helburua eta aurreikusitako erabilerak:

Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuak heziketa zikloetan sartzeko antolatzen dituen proben kudeaketa zentralizatua.

c) Ukitutako pertsonak eta taldeak:

Erdi mailako eta goi mailako heziketa zikloetan sartu nahi duten pertsonak, hain zuzen ere indarra duen araudiaren arabera ziklo horietan sartzeko beharrezkoak diren baldintza akademikoak ez betetzeagatik sarrera probak gainditu behar dituztenak.

d) Datuak biltzeko prozedura:

Zikloetan sartu nahi dutenen datuak interesdunek berek eta inskribatuta daudeneko ikastetxeek emanen dituzte, ohiko bidea eta bide telematikoa erabiliz. Datuak inprimakien eta transmisio elektronikoaren bitartez bilduko dira.

Datuak lortzeko zenbait euskarri erabiliko dira: papera, euskarri informatikoa/magnetikoa, telematikoa.

e) Fitxategiaren oinarrizko egitura eta jasoko diren datu motak:

-Identifikaziorako datuak: NAN/AIZ, izen-deiturak, helbidea, telefonoa, helbide elektronikoa.

-Ezaugarri pertsonalen gaineko datuak: sexua, jaioteguna, nazionalitatea, minusbaliotasuna.

-Datu akademikoak: ikaslearen historiala, titulu akademikoak eta/edo ziurtagiri akademikoak.

-Lanbideari buruzko datuak: Lanbide jardueren ziurtagiria, Gizarte Segurantzako Diruzaintza Orokorraren kotizazio historiala, enpresen ziurtagiriak.

f) Datu pertsonalak lagatzea:

Ez da daturik lagako.

g) Fitxategiaren ardura duen unitate organikoa:

Lanbide Heziketaren Zerbitzua.

h) Datuak ikusi, zuzendu eta ezabatzeko eskubideaz baliatzeko nora jo:

Lanbide Heziketaren Zerbitzua.

i) Segurtasun neurriak:

Maila apala.

II. ERANSKINA

Lanbide Heziketako eta Arte Plastikoetako
eta Diseinuko sari berezietako datuen fitxategia

a) Fitxategiaren izena:

"Lanbide Heziketako eta Arte Plastikoetako eta Diseinuko sari bereziak".

b) Fitxategiaren helburua eta aurreikusitako erabilerak:

Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuak antolatzen dituen Lanbide Heziketako eta Arte Plastikoetako eta Diseinuko sari berezien kudeaketa zentralizatua.

c) Ukitutako pertsonak eta taldeak:

Hezkuntza sistemako lanbide heziketako ikasketak eta arte plastikoetako eta diseinuko lanbide ikasketak ematen dituzten ikastetxeetako ikasleak.

Ikasleen datuak interesdunek berek eta inskribatuta daudeneko ikastetxeek emanen dituzte, ohiko bidea eta bide telematikoa erabiliz. Datuak inprimakien eta transmisio elektronikoaren bitartez bilduko dira.

Datuak lortzeko zenbait euskarri erabiliko dira: papera, euskarri informatikoa/magnetikoa, telematikoa.

d) Datuak biltzeko prozedura:

Izangaien datuak interesdunek berek eta inskribatuta daudeneko ikastetxeek emanen dituzte, ohiko bidea erabiliz. Datuak inprimakien bitartez bilduko dira.

Datuak lortzeko zenbait euskarri erabiliko dira: papera, euskarri informatikoa/magnetikoa.

e) Fitxategiaren oinarrizko egitura eta jasoko diren datu motak:

-Identifikaziorako datuak: NAN/AIZ, izen-deiturak, helbidea, telefonoa, faxa, helbide elektronikoa.

-Ezaugarri pertsonalen gaineko datuak: sexua, jaioteguna, nazionalitatea, minusbaliotasuna, gaitasunak eta trebetasunak.

-Datu akademikoak: ikaslearen historiala, titulu akademikoak, horri lotutako prestakuntza eta/edo ziurtagiri akademikoak.

-Lanbideari buruzko datuak: Lanbide jardueren ziurtagiria, Gizarte Segurantzako Diruzaintza Orokorraren kotizazio historiala, enpresen ziurtagiriak.

f) Datu pertsonalak lagatzea:

Ez da daturik lagako.

g) Fitxategiaren ardura duen unitate organikoa:

Lanbide Heziketaren Zerbitzua.

h) Datuak ikusi, zuzendu eta ezabatzeko eskubideaz baliatzeko nora jo:

Lanbide Heziketaren Zerbitzua.

i) Segurtasun neurriak

Maila apala.

Iragarkiaren kodea: F0928479