10. ALDIZKARIA - 2010eko urtarrilaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

URZAINKI

2010erako ordenantza fiskalak eta karga-tasak

Urzainkiko Udalak, 2009ko abenduaren 15ean egin bilkuran, honako hau erabaki zuen aho batez:

1. Hasiera batean onestea Herriko jabari publikoan interes orokorreko hornidura zerbitzuak ustiatzen dituzten enpresen aprobetxamendu bereziaren tasa arautzen duen ordenantza (22.a).

2. Karga-tasa aldatzea lurraldearen gaineko kontribuziorako, honela geldituko baita:

-Hirilurreko ondasunen gainean: %0,237.

-Landalurreko ondasunen gainean: %0,800.

3. Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zergaren karga-tasa aldatzea, honako hau ezartzeko: %4,00.

4. Urte-tarteei aplikatzen zaizkien portzentajeak aldatzea, hirilurren balio igoeraren gaineko zerga ordainarazteko zerga-oinarria zehaztearren, honako hauek izanen baitira:

-0-5 urte: %2,9.

-5-10 urte: %2,8.

-10-15 urte: %2,7.

-15-20 urte: %2,7.

5. Hirilurren balio igoeraren gaineko zergaren karga-tasa aldatzea, honako hau izanen baita: %11,70 urte-tarte guztietan.

6. Herrilurretako belarrak probesteko saria aldatzea, honako hau izanen baita:

-Behi-azienda larria: 2,50 euro buruko.

-Behi-azienda xehea: 1,60 euro buruko.

-Ardi azienda eta ahuntz azienda: 0,80 euro buruko.

-Behor azienda: 2,50 euro buruko.

7. Ordenantza honen 1. puntuan aipatzen den espedientea jendaurrean jartzea 30 egun baliodunean, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, interesdunek aztertu eta, nahi izanez gero, bidezkoak iruditzen zaizkien erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten. Aipatu epea alegaziorik gabe iraganda, ordenantzak behin betiko onetsitzat joko dira, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 325. artikuluan aurreikusitakoarekin bat.

8. Ohartaraztea ezen erabaki honen gainerako puntuetan jasotako edukiaren aurka administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daitekeela, zuzenean Nafarroako Auzitegi Nagusiko arlo bereko Salari zuzendua, edo bertzenaz Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari, Jurisdikzio hori arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 8.1 artikuluan aurreikusitako kasuetan, bi hilabeteko epean, argitalpen honen biharamunetik hasita, edo, aitzinetik eta hautara, errekurtso hauetariko bat:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, erabakia hartu duen organo berari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau argitaratu eta biharamunetik hasita.

Urzainkin, 2009ko abenduaren 23an.-Alkatea, José María Baines Conget.

Iragarkiaren kodea: L0929067