10. ALDIZKARIA - 2010eko urtarrilaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

URZAINKI

3. aldaketa xehakatua Hirigintzako Udal Planean.
Hasierako onespena

Urzainkiko Udalak, 2009ko abenduaren 15ean egin bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea 3. aldaketa xehakatua Urzainkiko Hirigintzako Udal Planean, hain zuzen ere UO-3 unitateari dagokiona (3. poligonoko 68 eta 69. lurzatiak), Irabarne-Ungruñía auzoan, Ana Landa Pasquelek sustaturik.

Espedientea jendaurrean egonen da hilabetean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek aztertu eta bidezko iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 74. artikuluan 79.3 artikuluari dagokienez ezarritakoari jarraikiz.

Urzainkin, 2009ko abenduaren 23an.-Alkate udalburua, José María Baines Conget.

Iragarkiaren kodea: L0929065