10. ALDIZKARIA - 2010eko urtarrilaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

UHARTE ARAKIL

2010eko zerga-tasak

Uharte Arakilgo Udalak, 2009ko abenduaren 17an egin osoko bilkuran, 2010eko zerga-tasa eta tasa hauek onetsi zituen:

Landalurreko ondasunen gaineko kontribuzioa: %0,60.

Hirilurreko ondasunen gaineko kontribuzioa: %0,20.

Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga: obra gauzatzeko aurrekontuaren %3,7.

Jarduera ekonomikoen gaineko zerga: 7/1996 Foru Legean ezarritako tasak, eta 1,5eko ponderazio indizea ezartzea.

Hirilurren balio igoeraren gaineko zerga: Uharte Arakilgo populazio eskubidedunarentzat aldi bakoitzerako ezarritako gutxieneko tasak ezartzen dira.

Ur horniduraren tasa:

Etxeko kontsumoa: 0,30 euro. M/3. Gutxieneko kuota: 5,40 euro.

Industriako kontsumoa: 0,46 euro.

Harguneak:

Etxebizitzetarako: 320 euro.

Industriako erabilera: 400 euro.

Kable bidezko telebistarako hargunea: 160 euro.

Lurzorua okupatzeko tasak: dagokion ordenantzan ezarritakoak.

0-3 urte bitarteko haurrendako ikastetxea:

Jardunaldi osoa: kostuaren %75, onuradunen artean banaturik.

Jardunaldi erdia: kostuaren %75, onuradunen artean banaturik.

6/1990 eta 2/1995 Foru Legeetan ezarritakoarekin bat, erabaki hori eta dagokion espedientea Udalaren bulegoetan egonen dira 30 egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bidezko interesa duten guztiek azter ditzaten eta erreklamazio, kexa edo oharrak egin; behin betiko onetsitzat joko da inork haren aurkako alegaziorik aurkezten ez badu.

Uharte Arakilen, 2009ko abenduaren 23an.-Alkatea, Joaquín María Huarte Lacunza.

Iragarkiaren kodea: L0929006