10. ALDIZKARIA - 2010eko urtarrilaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TUTERA

Aldaketa puntualerako proiektua, BBBPBko hirigintza araubidean, 91. lurzatian, 5. poligonoan, 112. etxesailean,
Ruiz de Conejares kaleko 15. zenbakian

Hiri honetako Udalak, 2009ko abenduaren 22an egin osoko bilkura arruntean, Lurraldearen Antolamenduko Informazio Batzorde Iraunkorrak proposaturik, erabaki zuen behin betiko onestea hirigintzako araubidearen aldaketa puntualerako proiektua, 91. luzatian, 5. poligonoan, 112. etxesailean, Ruiz de Conejares kaleko 15. zenbakian. Aldaketaren ondorioz "berritzeko" izatetik "kontserbazio-berritzeko" izatera pasatu baita, hori guztia Tuterako Alde Zaharreko Babes eta Barne Berrikuntzarako Plan Bereziaren esparruan, eta horrek eragina izanen du haren hirigintzako fitxan. José Javier Montañés Perales jauna da sustatzailea eta hasiera batean onetsita zegoen Alkatetzaren 2009ko urriaren 20an emaniko ebazpenaz geroztik.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Tuteran, 2009ko abenduaren 30ean.-Lurraldearen Antolamenduaren alorreko zinegotzi delegatua, María Victoria Castillo Floristán.

Iragarkiaren kodea: L0929327