10. ALDIZKARIA - 2010eko urtarrilaren 22a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

18/2010 EBAZPENA, urtarrilaren 13koa, Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana. Honen bidez diru-laguntza publikoak emateko deialdia onesten da, enplegurako lanbide heziketako azpisistemaren esparruan, bereziki langabeentzat, martxoaren 7ko TAS/718/2008 Agindua aplikatuz. Agindu
horren bidez eskaintzaren araberako prestakuntza arautu eta diru-laguntza publikoak emateko oinarri arautzaileak ezartzen dira.

Martxoaren 23ko 395/2007 Errege Dekretuaren bidez enplegurako lanbide heziketako azpisistema arautzen da. Errege dekretu horretan eskaintzaren araberako prestakuntza arautzen da, alegia, langile guztiei, direla landunak, direla langabeak, lan merkatuaren beharrekin bat datorren prestakuntza bat ematea xede duena, enpresen lehiakortasunaren betebeharrak betetzen dituena eta, horrekin batera, langileen lanbide igoera eta garapen pertsonala bezalako nahiak asetzen dituena, lanbideetan modu kualifikatuan aritzeko eta lana aurkitzeko gaitasuna emanez.

Martxoaren 7ko TAS/718/2008 Aginduaren bidez martxoaren 23ko 395/2007 Errege Dekretua garatzen da. Errege dekretu horren bidez enplegurako lanbide heziketako azpisistema arautzen da, eskaintzaren araberako prestakuntzaren arloan, eta haiek finantzatzeko diru-laguntza publikoak emateko oinarri arautzaileak ezartzen ditu.

Agindu horrek arautzen duen eskaintzaren araberako prestakuntzako modalitateetan, bereziki langabeentzako prestakuntza ekintzak biltzen dira, horien bidez lanbideetan modu kualifikatuan aritzeko eta lana aurkitzeko gaitasuna lor dezaten. Horretarako, lan munduan sartzeko prestakuntzan ibilbide integratuak sustatuko dira.

Martxoaren 7ko TAS/718/2008 Aginduan xedatutakoarekin bat, bereziki langabeentzako diren prestakuntza ekintzak finantzatzeko diru-laguntza publikoak norgehiagokako araubidean emanen dira, deialdi publikoen bidez. Kontratatzeko konpromisoa daukaten prestakuntza programazioak finantzatzeko diru-laguntzak lehia horretatik aparte daude (TAS Aginduaren 21. artikuluan aipatzen dira), horiek zuzenean emanen baitira, martxoaren 24ko 357/2006 Errege Dekretuan ezarririko prozedurari jarraituz.

Espainiako Erresumak izenpetutako "Egokigarritasuna eta enplegua" programa operatiboaren esparruan, deialdi honek lan munduan sartzeko prestakuntzako ibilbide integratuen kofinantziazioa aurreikusten du, orientazioko, kualifikazioko eta lanetik kanpoko praktika profesionaleko prestakuntza ekintzen bidez, langileak lan merkatuaren beharren arabera gaitu ahal izateko.

Horiek horrela, Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak 2010erako diru-laguntza publikoen deialdi hau onetsi du, enplegurako lanbide heziketako azpisistemaren esparruan, langabeei begira bereziki.

Adierazitakoarekin bat, Zuzendaritza Kontseiluak aldeko txostena eman ondoren eta Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren estatutuek, maiatzaren 21eko 47/2007 Foru Dekretuaren bidez onetsitakoek, emandako eskudantziez baliatuz,

EBATZI DUT:

1. 2010erako diru-laguntzak emateko deialdia onestea, Enplegurako Lanbide Heziketako programako prestakuntza ekintzak, bereziki langabeentzat direnak, Nafarroako Foru Komunitatean finantzatzeko, martxoaren 7ko TAS/718/2008 Agindua aplikatuz. Ebazpen honen II. eranskinean ageri dira.

2. Deialdia arautuko duten oinarriak onestea. Oinarri horiek ebazpen honen I. eranskinean ageri dira.

3. 3.442.450 euroko gastua baimentzea, 2010eko aurrekontuko "Enplegurako lanbide heziketa, bereziki langabeentzat" izeneko 84200 882001 4709 242103 kontu-sailaren kargura, honela sailkatua:

-Zentro laguntzaileen ikastaroak: 2.957.085 euro.

-Ikasleentzako bekak eta laguntzak: 484.365 euro.

-Enplegua lortzeko konpromisoa duten ikastaroak: 1.000 euro.

4. Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen. Beraz, honen kontra gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal da, Berrikuntza, Enpresa eta Enpleguko kontseilariari zuzendua, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu baino lehen.

5. Ebazpen hau kontabilitate zentrora igortzea.

6. Ebazpen hau eta eranskinak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Iruñean, 2010eko urtarrilaren 13an.-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, José Luis Ruiz Ciruelos.

I. ERANSKINA

Deialdiaren oinarriak

Lehenbizikoa: Xedea eta aplikazio eremua.

1. Ebazpen honen xedea da diru-laguntza publikoak emateko 2010erako deialdia onestea, eskaintzaren araberako prestakuntzako ekintza presentzialak finantzatzeko, bereziki langabeentzat, martxoaren 7ko TAS/718/2008 Aginduan ezarritako oinarri arautzaileak aplikatuz. Agindu hori enplegurako lanbide heziketako azpisistema arautzen duen martxoaren 23ko 395/2007 Errege Dekretua garatzeko eman zen.

2. Aplikazio eremua Nafarroako Foru Komunitatea izanen da. Prestakuntza ekintzak 2010eko ekitaldian eginen dira. Urte horretako abenduaren 20a izanen da haien mugaeguna.

Bigarrena: Diru-laguntzen helburua eta emateko baldintzak eta printzipioak.

1. Deialdi honen bidez emanen diren diru-laguntzen helburua da langileei, bereziki langabeei, lan merkatuko beharren araberako prestakuntza emateko ekintzak finantzatzea, kontuan hartuz enpresen produktibitate eta lehiakortasunaren ondoriozko eskaerak eta langileek lanbidean aurrera egiteko eta garapen pertsonalerako dituzten asmoak.

2. Prestakuntza ekintzen helburua langileei prestakuntza ematea da, lanbideetan aritu eta lan merkatuan sartzeko gaitasuna lor dezaten. Horretarako, lan munduan sartzeko prestakuntzarako ibilbide pertsonalizatuak sustatuko dira eta, horietan, orientazioko eta lanetik kanpoko praktika profesionaleko ekintzak ere sartuko dira.

3. Diruz laguntzen den jarduera eskaeran ezarri bezala burutu beharko da, Nafarroako Enplegu Zerbitzuak onetsi eta onartzen dituen aldaketekin, halakorik bada, betiere beste inoren eskubideei kalte egiten ez bazaie.

4. Diru-laguntzak norgehiagokako araubidean emanen dira, deialdi baten bidez, objektibotasun, berdintasun, gardentasun eta publizitate irizpideei jarraituz.

5. Diru-laguntza hauek bateragarriak dira Foru Administrazioak, beste administrazio publiko batzuek, beste erakunde publiko nahiz pribatu batzuek edo partikularrek, Espainiakoek nahiz atzerrikoek, emandako beste laguntza batzuekin, betiere zenbatekoaren %100 gainditzen ez badute.

6. Diru-laguntzaren xede den gastuaren zenbatekoa 30.000 eurotik gorakoa bada, obren exekuzio kostuaren kasuan, edo 12.000 eurotik gorakoa, ekipamenduko ondasunak erosteko edo aholkularitza edo laguntza enpresen zerbitzuetako gastuen kasuetan, onuradunak gutxienez ere hiru hornitzaileren eskaintzak eskatu beharko ditu, zerbitzua edo ondasuna emateko konpromisoa kontratatu baino lehen, salbu eta, diru-laguntzaren xede diren kostuen ezaugarrien berezitasuna dela-eta, merkatuan hornidura edo zerbitzua emateko behar adina enpresa ez badago edo gastua diru-laguntza eskatu baino lehen egin bada. Diru-laguntzaren justifikazioarekin batera edo, hala bada, diru-laguntzaren eskaerarekin batera aurkeztu beharko diren eskaintzen hautapena eragimen eta ekonomia irizpideei jarraikiz eginen da, eta memoria batean justifikatuko da espresuki, proposamen ekonomiko onuragarriena hautatu ez bada.

Hirugarrena: araudia.

Deialdi hau Enplegurako lanbide prestakuntzaren azpisistema arautzen duen martxoaren 23ko 395/2007 Errege Dekretua garatzen duen martxoaren 7ko TAS/718/2008 Aginduaren oinarri arautzaileekin bat gauzatuko da. Halaber, honako araudia aplikatuko zaio: martxoaren 24ko 357/2006 Errege Dekretua, enpleguaren eta lan bidezko prestakuntzaren arloan diru-laguntza batzuk zuzenean emateko modua arautzen duena; azaroaren 26ko 30/1992 Legea, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzkoa; Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legea eta eta arloagatik aplikatzekoa den beste edozein araudi.

Laugarrena: Ekintzak finantzatzeko aurrekontua.

Deialdi honetan aipatzen diren ekintzak Nafarroako 2010erako gastu aurrekontuetako 882001 84200 4709 242103 kontu-sailetik finantzatuko dira.

Bosgarrena: Europako Gizarte Funtsarekin batera finantzatzea.

Deialdi honen bidez onesten diren prestakuntza ekintzak Europako Gizarte Funtsarekin batera finantzatu ahal izanen dira, egokitasunerako eta enplegurako eskualde askotako 2007ES05UPO001 zenbakiko programa operatiboaren bidez. 2007ko abenduaren 14an onetsi zen, 2007-2013 urteetarako, %50eko kofinantziazioarekin, "Eskualdeetako lehiakortasuna eta enplegua" helburuko eskualde bat izateagatik.

Seigarrena: Onuradunak.

1. Ebazpen honetan aipatzen diren diru-laguntzak, bereziki langabeentzat direnak, hartu ahal izanen dituzte martxoaren 23ko 395/2007 Errege Dekretuaren 9.1 artikuluan aipatzen diren enpresaburu erakundeek, sindikatuek, zentroek eta entitateek, homologatuak badaude eta Nafarroako Foru Komunitatearen esparruan laguntzen duten zentroen errolda nazionalean sartuta badaude, betiere deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunerako homologatuta dauden prestakuntza espezialitateetarako. Hemendik aurrera, "zentro laguntzaile" deituko zaie deialdi honetan.

2. Prestakuntza ekintzek kontratatzeko konpromisoa daukatenean, kontratazio konpromisoa sinatzen duten enpresa, elkarte edo bestelako entitateei eman ahal izanen zaizkie diru-laguntzak. Entitate onuradunek, prestakuntza ekintzak emateagatik dagokien diru-laguntzaz gain, TAS/718/2008 Aginduaren 24. artikuluan aipatzen diren diru-ordainak kobratu ahal izanen dituzte, lanetik kanpoko praktika profesionalak egiten dituztenean. Puntu honetan aipatzen diren diru-laguntzak zuzenean emanen dira, martxoaren 24ko 357/2008 Errege Dekretuan ezarritako prozedurari jarraituz.

Prestakuntza emateko langileen kontratazioa ez da azpikontrataziotzat joko.

Kontratazio konpromisoa ezin izanen da prestatutako langileen %60tik beherakoa izan.

Konpromisoaren ondorioz izenpetzen diren lan kontratuak nagusiki mugaegunik gabekoak izanen dira edo, bestela, gutxienez ere 6 hilabetekoak eta lan arloan indarra duen arautegiarekin bat etorriko dira. Justifikatzen direnean aurkeztu beharko dira Nafarroako Enplegu Zerbitzuan.

3. Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 13.2 artikuluan aipatzen diren egoeretan daudenak ezin izanen dira entitate onuradunak izan.

Zazpigarrena: Ekintzak betetzea.

Deialdi honetan araututako prestakuntza ekintzei aplikatuko zaie martxoaren 7ko TAS/718/2008 Aginduaren 17. artikuluaren 3., 4., 5., 6. eta 7. idatz-zatietan ezarritakoa, hurrengo paragrafoan xedatutakoa galarazi gabe.

Ekintza horiek onuradunak berak beteko ditu zuzenean, prestakuntza zentroa edo entitatea denean, hirugarrenak azpikontratatzeko aukerarik gabe. Ondorio horietarako, onuradunak diruz lagundutako prestakuntza emateko egiten duen irakasleen kontratazioa ez da azpikontrataziotzat hartuko.

Zortzigarrena: Diru-laguntzaren hartzaileak.

Honako hauek hartu ahal izanen dute parte deialdi honetan aipatzen diren prestakuntza ekintzetan:

1. Lehentasunez, prestatu beharreko langile guztien %60k parte harturik, gutxienez, enplegu zerbitzu publikoetan izena emanda dauden langabeek. Eskaera egin ondoren, langabeak martxoaren 7ko TAS/718/2008 Aginduan ezarri eta oinarri hauetan biltzen diren laguntza eta diru-laguntzen onuradunak izan ahalko dira. Zuzenean emanen dira, martxoaren 24ko 357/2006 Errege Dekretuan ezarritako prozedurari jarraituz.

2. Lehentasunik gabe, prestatu beharreko langile guztien %40k parte harturik, gehienez, hala eskatzen duten landunek.

3. Ondorio horietarako, langileak prestakuntzaren hasieran zein lan egoeratan dauden, horren arabera joko da langileak lanean ari diren edo lanik gabe dauden. Langabetzat jotzeko, langileek, gainera, enpleguko zerbitzu publikoetan izena emanda egon beharko dute.

4. Prestakuntzaren hartzaileek eredu ofiziala erabiliz beteko dute eskabidea, eta lan agentzietan edo prestakuntza zentroetan aurkezten ahalko dute. Kasu horretan, prestakuntza zentroek eskabideak lan agentziei emanen dizkiete, erregistra eta egiazta ditzaten eta, bidezkoa bada, hasiera bateko hautaketa egin dezaten. Nafarroako Enplegu Zerbitzuko enplegu atarian ere ematen ahalko da izena. Ikastaroen eskatzaileek, lan agentziek haien ikasketa mailari buruzko informaziorik ez badute, titulua edo eskatutako betebeharra frogatzen duen ziurtagiria aurkeztu beharko dute.

Prestakuntza ekintzak 15 ikasleko taldeentzat izanen dira. Hori dela eta, eskabideak hamabost baino gehiago direnean, hautaketa bat eginen da betebeharrak betetzen dituztenen artetik. Horretarako, dagokion lan agentziak hasiera bateko hautaketa bat eginen du, irizpide eta lehentasun hauei jarraituz:

a) Langabeek lehentasuna izanen dute landunen aldean, deialdian finkatzen diren ehunekoetan behintzat.

b) TAS 718/2008 Aginduaren 6. artikulua betez, hautatuak izaterakoan, emakumeek, ezgaitasunak dituztenek eta kualifikazio baxuko langileek izanen dute lehentasuna.

c) Aurreko puntua gorabehera, talde hauek ere izanen dute lehentasuna, ondoren zehazten den hurrenkeraren arabera:

-Prestakuntza prozesuaren ondoren kontratatuak izateko konpromisoa frogatzen dutenek.

-Prestakuntza ibilbidea hasita ere, hori osatzeko moduluren fat falta dutenek.

-Enplegu agentzietako orientazio zerbitzuek bideratzen dituztenek, bai eta enpleguko zentro integraletakoek eta orientazio arloan Nafarroako Enlegu Zerbitzuarekin elkarlanean ari diren entitateetakoek bideratzen dituztenek ere.

-Ikastaro bakoitzean lehentasunezko betebeharra dutela frogatzen duten eskatzaileek, bai eta lan esperientziagatik edo bestelako arrazoiengatik ikastaroaren ezaugarrietarako egokitasuna frogatzen duten eskatzaileek ere.

Baremo hau erabili ondoren berdinketarik gertatuz gero, aurre-aurreko deialdietan ikastarorik egin ez duten eskatzaileei emanen zaie lehentasuna.

Bidezko baderitzote, zentro laguntzaileek hautaketa bat egin ahalko dute, lan agentziak egindako hasierako hautaketaren ondoren. Hala bada, kasuan kasuko zentroak lan agentziari jakinaraziko dizkio hautatzeko erabili dituen irizpideak. Hautaketa egin eta gero, zentroak haren ondoriozko emaitza igorriko du Nafarroako Enplegu Zerbitzura. Zentro laguntzaileak behin betikotzat jo ahal izanen du lan agentziak egindako hasierako hautaketaren emaitza.

Parte-hartzaileek ikastaroa aprobetxatu behar dute eta bertara joan. Helburua lortzen ez badute edo hilabete berean arrazoirik gabe hiru aldiz baino gehiagotan huts egiten badute baztertu eginen dira.

5. Prestakuntza ekintzetako parte-hartzaileek ondoren aipatzen diren beka eta/edo laguntzak hartzen ahalko dituzte, horietariko bakoitzerako betebeharrak betetzen badituzte. Zentro laguntzaileek ebazpenak emateko prozesuak kudeatzen lagundu ahal izanen dute. Langabeek baizik ezin izanen dituzte hartu aipatzen diren beka eta laguntza guztiak, inolaz ere landunek. Langabetzat edo landuntzat jotzeko, prestakuntza ekintza hasten den eguneko edo, ikastaroa hasi ondorengoa bada, ikaslea ikastaroan sartzen den eguneko egoera hartuko da aintzakotzat.

Ondoren aipatzen diren laguntza guztiak ikasleek prestakuntza ekintzan parte hartzen duteneko egunengatik hartuko dira. Joaten ez badira, ez dute kobratuko.

Ekintzetan parte hartzen dutenek hilabeteko epea izanen dute, ikastaroa hasi edo bertan sartzen direnetik hasita, laguntza eskatzeko eta eskatutako agiriak aurkezteko. Administrazioak gehienez ere hiru hilabeteko epean emanen du bere ebazpena, aurrekoa bukatzen denetik hasita.

Ondoren zehazten dira bekak eta laguntzak:

-Ezgaitasunak dituztenentzako beka.

%33ko edo hortik gorako ezgaitasuna dutenentzat, betiere ezgaitasuna Estatuko edo autonomia erkidegoko erakunde batek egiaztatu badu. Laguntza horiei dagokienez, abenduaren 2ko 51/2003 Legearen 1.2 artikuluan adierazi bezala, ezintasun iraunkor osoaren edo erabatekoaren edo baliaezintasun handiaren pentsioa onarturik daukatenak ere holakotzat joko dira. Ikasleek agiri horren fotokopia konpultsatua aurkeztu beharko diote organo kudeatzaileari. Ekintzara joaten diren egun bakoitzeko 9 euro kobratuko dituzte.

-Garraiorako laguntza.

Prestakuntza ekintzetara joaten diren langileek eskubidea izanen dute garraio publikoko laguntza izateko. Ikaslearen helbidea ezartzerakoan, aurkezten diren agirietan diferentziarik badago, Nafarroako Enplegu Zerbitzuak ikastaroa hasi edo ikaslea sartzen deneko egunean lan agentziako datu basean ageri dena hartuko du helbidetzat.

Prestakuntza ekintzetako parte-hartzaileek, hiri barruko garraio publikoa erabiliz gero, bertan izandako gastua kobratzen ahalko dute, betiere kontzepturik merkeena aintzakotzat hartuz eta gehienez ere 1,5 euro egunean.

Aukera hori ez dagoenean edo garraioaren maiztasuna ikastaroaren ordutegirako egokiena ez denean, eta ikasleak bere ibilgailua erabili behar duenean, 0,19 euro pagatuko zaizkio kilometro bakoitzeko, joan-etorria kontuan hartuz, gehienez ere 15 euro egunean. Ikasleak bestelako hiriarteko garraiobide publikorik (autobusa, trena...) erabiliko balu, izandako gastua pagatuko litzaioke, aurkeztutako gordekinen arabera, betiere 15 euro gehienez egunean.

-Mantenurako laguntza.

Goizez eta arratsaldez garatzen diren ekintzetan parte hartzen duten ikasleek hartu ahalko dute laguntza hau, baldin eta ikastaroaren ohiko ordutegia bada (eta ez salbuespenezkoa) eta bizilekua ikastaroa ematen deneko herritik 20 km baino gehiagora badute. Laguntza horren gehieneko zenbatekoa 12 eurokoa izanen da egunean.

-Ostaturako eta mantenurako laguntza.

Laguntza horretarako eskubidea izanen da, garraio sarea dela-eta joan-etorriak klaseak hasi aurretik eta bukatu ondoren ezin direnean egin egunero eta ikaslearen bizilekua ikastaroa ematen den herritik 120 km baino gehiagora dagoenean. Betiere, gorabehera hori Nafarroako Enplegu Zerbitzuko organo kudeatzaileak hartu beharko du aintzakotzat. Ikasleak gehienez ere 60 euro hartu ahalko ditu eguneko. Horretarako, behar den moduan eta epean, alokairuaren edo ostatuaren faktura edo beste edozein frogagiri aurkeztu beharko du. Gainera, ikasleak hasierako eta bukaerako joan-etorrien zenbatekoa kobratu ahalko du, gehienez ere 15 euro, biak baturik.

-Lana eta familiako eginkizunak bateratzeko laguntza.

6 urtetik beherako haurrak edo 2. mailarainoko mendekotasuna duen ahaideren bat dituzten ikasleek hartu ahalko dute laguntza hau, prestakuntza ekintza hastean betebehar hauek betetzen badituzte:

-Lan eskaintza egoki bati ere uko egin ez izana.

-Lan igoera, prestakuntza edo moldaketako jardueretan parte hartzeari uko egin ez izana, langabezia-sorospena edo kotizaziopeko prestazioa agortzen denetik hilabeteko epean.

-IPREM-Ondorio Askotarako Errenta Adierazle Publikoaren %75etik gorako errentarik ez izatea. Ulertuko da betebehar hori betetzen dela familia unitatea osatzen duten kide guztien errenten baturak, kideen kopuruarekin zatiturik, IPREMen %75 gainditzen ez duenean.

Laguntza horren zenbatekoa IPREMen %75ekoa izanen da, ikaslea bertaratzen den egun bakoitzeko.

Laguntza horretarako, ikasleak unean-unean ezartzen diren frogagiriak aurkeztu beharko ditu Nafarroako Enplegu Zerbitzuan.

6. Deialdi honetan aipatzen diren prestakuntza ekintzetan parte hartzen duten ikasleek lanetik kanpoko praktika profesionalak egin ahalko dituzte, martxoaren 18ko TAS 718/2008 Aginduaren 24. artikuluan arautzen diren baldintzetan.

7. Deialdi honetan aipatzen diren prestakuntza jardueretan edo lanetik kanpoko praktiketan parte hartzen duten langileek diru-laguntzen onuradunak diren entitateen estaldura izanen dute jardueren ondoriozko arriskuari dagokionez, frankiziarik gabeko poliza bat kontratatuz edo, horrelakorik izan ezean, berme gutun bat, estaldura hau izanen duena, gutxienez: laguntza medikoa, farmazeutikoa eta ospitalekoa, ikastaroaren orduetan gertatutako edozein istriputarako; horren barnean, bisitak egiteko irteera baimenduak eta ikaslea bere ohiko bizilekutik ikastaroa ematen deneko tokira joateko behar den denbora (joan-etorria edozein garraiobidetan izaten ahal da). Gutxieneko kalte-ordaina 36.000 eurokoa izanen da heriotzagatik eta 72.000 eurokoa ezintasun iraunkorragatik, baldin eta egoera horiek ikastaroan, bisitak egiteko irtereetan eta in itinere joan-etorrietan sortzen badira.

Bederatzigarrena: Eskaerak.

1. Deialdi honetan aipatzen diren diru-laguntzak lortzeko eskaerak Nafarroako Enplegu Zerbitzuak banatuko duen ereduan aurkeztuko dira. Interesdunak prestakuntza ekintza bezainbat eskaera aurkeztu beharko ditu diru-laguntzetarako.

2. Eskaerak Nafarroako Enplegu Zerbitzuko erregistro orokorrean edo lan agentzietan aurkeztuko dira. Halaber, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4 artikuluan ezarri diren moduetako edozeinetan aurkezten ahalko da.

3. Eskaerek bat etorri beharko dute II. eranskinean argitaratzen diren espezialitateekin. Ez dira onartuko baldintza hori betetzen ez dutenak.

4. Prestakuntza ekintzek, lan bidezko prestakuntza espezialitateaz gain, prestakuntza espezialitate osagarriak bildu ahalko dituzte, gehienez ere lau prestakuntza ekintza bakoitzeko. Betiere, "Lan munduan sartzea eta lana aurkitzeko teknikak" espezialitate osagarria programatu beharko da (FCOO01 kodea).

5. Eskaerak ebazpen honetan eskatzen diren betebeharrak betetzen ez baditu, interesdunari eskatuko zaio 10 eguneko epean, jakinarazi eta biharamunetik hasita, akatsa edo hutsegitea zuzen dezala. Zuzentzen ez badu, eskaera bertan behera utzi duela ulertuko da, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 71. artikuluan, urtarrilaren 13ko 4/1999 Legearen bidez eman zitzaion testuan, aipatzen diren ondorioetarako.

6. Eskabidearekin batera, agiri hauek aurkeztu beharko dira:

-Entitate edo erakunde eskatzaileak zerga betebeharrak eta Gizarte Segurantzako ordainketak eguneratuta dauzkala frogatzen duen agiria.

-Eskaera sinatzen dutenek pertsona juridiko eskatzailearen izenean jarduteko duten ordezkaritza frogatzen duten agiriak.

-Helburu bererako eskatu edo jasotako diru-laguntzei buruzko aitorpena.

-Entitateak eskatutako prestakuntza ekintza guztien laburpen orria.

-Kalitatearen ziurtagiria, halakorik bada, prestakuntza ekintzak esleitzeko baremazioan baloratzen ahal baita.

Hamargarrena: Eskaerak aurkezteko epea.

Eskaerak aurkezteko epea hogei egun naturalekoa izanen da, ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Hamaikagarrena: Prestakuntza ekintzak esleitzeko irizpideak.

2010eko ekitaldian eman beharreko ekintzak II. eranskinean aipatzen dira.

Entitate eskatzaileek eskatzen dituzten espezialitateetan homologatuta egon beharko dute deialdia argitaratzen denean, honako baremo honetan azaltzen diren irizpideei jarraituz:

1. Deialdi honen aurre-aurreko bi ekitaldietan eskatutako espezialitateari dagokion lanbide arloko prestakuntza ekintzetan parte hartu duten ikasleei egindako inkestaren arabera zentro laguntzaileek lortutako puntuazioagatik (tartea: 0-4).

3,5 - 4 puntuazioa lortu duten zentroak: 5 puntu.

3 - 3,49 puntuazioa lortu duten zentroak: 4 puntu.

2,50 - 2,99 puntuazioa lortu duten zentroak: 3 puntu.

2 - 2,49 puntuazioa lortu duten zentroak: 2 puntu.

1,50 - 1,99 puntuazioa lortu duten zentroak: puntu bat.

1,50 baino puntuazio gutxiagoko zentroak: 0 puntu.

2. Zentro laguntzaileei deialdi honen aurre-aurreko bi ekitaldietan onartutako programazioa egiteagatik:

-Onartutako programazioaren %100 egiteagatik: 5 puntu.

-Onartutako programazioaren %50-99 egiteagatik: horri dagokiona (0-5 puntu).

-Onartutako programazioaren %50 baino gutxiago egiteagatik: 0 puntu.

3. Zentro eskatzaileak prestakuntza jarduera jasoko duen kalitate ziurtagiri bat edukitzeagatik: 7 puntu.

Deialdi hau argitaratu baino lehen ziurtagiri hori lortzeko prozesu bat hasi izanagatik: 3,5 puntu.

Entitateak prozesu hori hasi dela adierazteko egiten duen ziurtagiria kontuan hartuko da. Prozedurari hasiera ematen zaionetik bi urteko epea emanen da, gehienez, zentroak behin betiko ziurtagiria aurkez dezan Nafarroako Enplegu Zerbitzuan. Hala egiten ez badu, zentroari eskatuko zaio jasotako diru-laguntza itzul dezala, baldin eta puntuazio hori erabakigarria izan bada prestakuntza ekintza ematerakoan.

4. Zentro laguntzaileek aurreko ekitaldian garatutako prestakuntza ekintzetan parte hartu zuten eta lanekoak ez diren praktiketan dauden ikasleak hartzeagatik:

Lanetik kanpoko praktiketan sartutako ikasle bakoitzeko: 0,2 puntu.

5. Aurreko irizpideak aplikatuz eskaera bakoitzari esleitutako puntuazioa antolaturik, esleipen irizpide hauei jarraituz eginen da hautaketa:

a) Onetsi beharreko prestakuntza ekintzen puntuazioaren balio absolutua, Nafarroako Enplegu Zerbitzuak espezialitate bakoitzean proposatutako ekintzak agortu arte.

b) Berdinketarik gertatuz gero, espezialitateko prestakuntza zentro eta entitateen Estatuko erregistroan duten antzinatasunaren arabera esleituko dira.

c) Aurreko ekitaldian emandako prestakuntza ekintzen programazioa garatzean ez-betetze eta anomalia larriak egiten dituzten prestakuntza zentro eta entitateen eskaerak ezetsi eginen dira.

d) Ikastaroak onarturik, bidezko arrazoirik baldin bada soilik eskatzen ahalko da aldaketaren bat, eta, halakoetan, horien ordez lehentasun maila bereko beste batzuk eta balio ekonomiko berekoak edo merkeagoak proposatu beharko dira. Nafarroako Enplegu Zerbitzuak onartu beharko du ordezkapen hori.

6. Esleipendun zentro batek ezin badu esleitutako espezialitatea eman eta uko egiten badio dagokion diru-laguntzari, laguntza hori baremoa aplikatuta lortutako puntuazioaren hurrenkerari jarraituz haren ostean geratu zen zen zentroari emanen zaio.

Hamabigarrena: Prozeduraren instrukzioa.

1. Nafarroako Enplegu Zerbitzua da deialdi honen xede diren eskaeren gainean ebazpena emateko organo eskuduna.

2. Prestakuntza eta Bitartekaritza Zerbitzua izanen da prozedura instruitzeko organo eskuduna. Harexek ikusi eta egiaztatuko ditu datuak, eskaerak deialdi honetan finkatutako irizpideei jarraituz ebaluatzeko.

3. Deialdi honetan aurkeztutako eskaerak ebaluatzeko batzordea kide hauek osatuko dute:

a) Batzordeburua: Prestakuntza eta Bitartekaritza Zerbitzuko zuzendaria.

b) Batzordekideak: Programazio Bulegoko burua, idazkari lanak eginen dituena, eta prestakuntzako bi teknikari.

Instrukzio organoak txosten bat igorriko du, non zehaztuko den eskabideen ebaluazioaren emaitza, deialdian ezarritako irizpideekin bat, eta eskabideen zerrenda, puntuaziorik handienetik txikienerako hurrenkeran ordenatuak.

4. Espedientea ikusirik, instrukzio organoak behin betiko ebazpen proposamena aurkeztuko du, Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 20. artikuluan ezarritako prozedurari jarraituz.

Hamahirugarrena. Ebazpena.

1. Instrukzio organoak behin betiko ebazpen proposamena eginen du, eta Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileari igorriko zaio. Horrexek hartuko ditu prozeduraren gainean bidezkoak diren ebazpenak.

2. Ebazpena eman eta interesdunari jakinarazteko gehieneko epea sei hilabetekoa izanen da, deialdi hau argitaratzen denetik hasita. Ezarritako epea espresuki emandako ebazpenik jakinarazi gabe bukatzen bada, entitate eskatzaileak eskaera ezetsi egin dela ulertu ahalko du.

3. Ebazpenak ez du administrazio bidea amaitzen. Horregatik, honen kontra gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahalko da, Berrikuntza, Enpresa eta Enpleguko kontseilariari zuzendua, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean.

4. Diru-laguntza emateko ebazpenetan prestakuntza jarduera egiteko baldintzak eta epeak zehaztuko dira, aurrekontuetako kredituen epeak kontuan hartuz.

Hamalaugarrena. Ebaluazioa.

Prestakuntzaren etengabeko hobekuntza sustatu eta bermatzeko asmoz, eta martxoaren 7ko TAS 718/2008 Aginduaren V. kapituluan ezarritakoa betez (hori zehaztu zen Estatuko Enpleguko Zerbitzu Publikoaren 2009ko apirilaren 27ko Ebazpenean), zentro onuradunek ematen duten prestakuntza ebaluatu eta kontrolatu beharko dute. Prozesu hori hiru zatitan gauza daiteke: Ebaluaziorako galdetegiak, emaitzak eta hobekuntza plana.

Lehenik eta behin, prestakuntza ekintzen balorazioaren gaineko beharrezko datuak lortzeko, zentroek Estatuko Enpleguko Zerbitzu Publikoaren 2009ko apirilaren 27ko ebazpenaren eranskinean datorren ebaluazio galdetegia erabiliko dute. Ikasleek prestakuntza ekintza amaitzean beteko dute galdetegia.

Jarraian, zentroak galdetegien bidez lortutako datuak grabatu eta tauletan antolatuko ditu. Dagokion azterketa eginda, zentroak emaitzari buruzko txostena eginen du, hobe daitezkeen puntuak bereziki nabarmenduz.

Ondoren, txostenaren arabera, zentroak hobekuntza plana prestatuko du gerora eginen dituen ekintzetan aplikatzekoa, eta arreta berezia jarriko du hobe daitezkeela hauteman diren alderdietan.

NEZk zainduko du ikasleek behar bezala betetzen dituztela galdetegiak, betetzen duten unean bertan gainbegiratuz edo gerora egindako kontrolen bidez. Halaber, emaitzak eta ondorioak behar den moduan ateratzen direla zainduko du. Era berean, NEZk hobekuntza planean parte hartu ahal izanen du eta modu egokian abiarazten dela zainduko du.

Hamabosgarren oinarriaren 3. puntuan adierazten denez, zentroek kapitulu honi egotzi ahal izanen diote prestakuntza ekintzari dagokion diru-laguntzaren zenbatekoaren %5era bitarte.

Zentroek hiru hileko epea izanen dute, ekintza amaitzen denetik hasita, NEZi kapitulu honetan adierazitako agiri guztiak aurkezteko.

Hamabosgarrena: Justifikazioa eta diru-laguntzaren ordainketa.

Onuradunak diru-laguntzaren xede den prestakuntza jarduera burutu duela frogatu beharko du, eta jarduera horrek sortutako gastuak ere bai. Kostuak frogatzeko eta diru-laguntzak likidatzeko, martxoaren 7ko TAS 718/2008 Aginduaren 14. eta 15. artikuluetan xedatu bezala eginen da. Azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 27. artikuluan xedatutakoa ere hartu beharko du kontuan, baita diru-laguntzaren xede diren kostuak eta ondoren aipatzen diren egozpen irizpideak ere:

Finantzatzen ahal diren kostuak eta egozpen irizpideak.

1. Prestakuntza ekintzaren zuzeneko kostuak:

a) Barruko eta kanpoko prestatzaileen ordainsariak eta, horien barnean, lansariak, gizarte aseguruak, dietak, joan-etorrietako gastuak eta, oro har, prestakuntza ekintzetako partaideak prestatzen, jarduera ematen, tutore lana egiten eta ebaluatzen aritzen diren prestatzaileei dagozkien kostu guztiak.

Gastu horiek jardueran emandako orduen arabera behar bezala sailkatuta aurkeztu beharko dira.

Prestakuntzaren, tutoretzaren eta ebaluazioaren gastuak ez dira inolaz ere prestatzaileen ordainsarien kostu osoaren %20 baino gehiago izanen.

b) Erabilitako tresna didaktikoak eta plataforma teknologikoak amortizatzeko gastuak, kontabilitateari buruzko arauetan onetsitako amortizazio irizpideen arabera kalkulatuak, eta prestakuntza ekintzak burutzeko alokairuen edo errentamendu finantzarioaren gastuak, interesak izan ezik.

Gastu horiek prestakuntza ekintzen arabera behar bezala sailkatuta aurkeztu beharko dira, eta ekipo edo plataformen banakako erabileraren kasuan parte-hartzaileen kopuruaren arabera egotziko dira. Bestela, erabilera orduen arabera egotziko dira.

c) Baliabide didaktikoen gastuak eta/edo material didaktikoak erostekoak eta prestakuntza ekintzak egiteko ondasun suntsigarrien gastuak, babes eta segurtasunerako materialak barne.

Gastu horiek prestakuntza ekintzen arabera behar bezala sailkatuta aurkeztu beharko dira, eta ekipo edo plataformen banakako erabileraren kasuan parte-hartzaileen kopuruaren arabera egotziko dira. Bestela, erabilera orduen arabera egotziko dira.

d) Alokairu gastuak, errentamendu finantzariokoak, interesak izan ezik, eta prestakuntza egiteko erabilitako ikasgela, lantegi eta gainerako eremuen amortizazioarenak.

Gastu horiek prestakuntza ekintzen arabera behar bezala sailkatuta aurkeztuko dira eta ekintzak dirauen aldirako egotziko dira.

Amortizazio gastuak onartu ohi diren kontabilitate arauen arabera kalkulatu beharko dira. Sozietateen gaineko Zergari buruzko Erregelamenduaren bidez onetsitako taulen araberako amortizazio metodoa erabiliko da.

e) Parte-hartzaileen istripu aseguruaren gastuak. Gastu horiek prestakuntza ekintzen arabera sailkatuta aurkeztu beharko dira eta parte-hartzaileen kopuruaren arabera egotziko dira. Poliza kolektiboen kasuan, kostua banatzean aintzat hartuko da prestakuntza ekintza bakoitzaren iraupena, eta iraupen horrekiko kostu proportzionala esleituko zaio.

f) Prestakuntza ekintzak antolatu eta zabaltzeko publizitate gastuak.

Gastu horiek prestakuntza ekintzaren arabera behar bezala sailkatuta aurkeztu beharko dira. Aldi berean prestakuntza ekintza bat baino gehiago zabaltzen badira, kostuen banaketa eginen da kostua zatituz zabaldutako ekintza kopuruarekin.

2. Prestakuntza ekintzari lotutako kostuak:

a) Barruko eta kanpoko langile osagarrien kostuak eta prestakuntza ekintza kudeatu eta burutzeko behar diren guztiak.

b) Diru-laguntzaren xede den jarduerari zuzenean lotutako gastu finantzarioak, hori behar bezala prestatu edo burutzeko ezinbestekoak badira. Bankuetako kontuen zor interesak ezin izanen dira diru-laguntzaren xede izan.

c) Beste kostu batzuk: argia, ura, berokuntza, mezuak, posta, garbiketa, zaintza eta lehen aipatu ez diren bestelako kostuak, prestakuntza jarduerari lotuak.

Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 28. artikuluaren 9. idatz-zatiarekin bat, onuradunak zentzuz dagokion zatian egotzi beharko dizkio kostu horiek diru-laguntzaren xede den jarduerari, onartu ohi diren kontabilitateko irizpide eta arauei jarraituz eta, betiere, kostu horiek jarduera egiazki egiten den aldiari dagozkion heinean.

Kostu lotuak prestakuntza jardueraren kostuen %20 izanen dira gehienez ere.

3. Diruz laguntzen ahal diren beste kostu batzuk: prestakuntzaren kalitatea ebaluatzearen kostuak, martxoaren 7ko 718/2008 TAS Aginduaren 33.5 artikuluan eta I. eranskineko 2. atalean xedatutakoari jarraikiz. Atal honetako kostuak ez dira izanen prestakuntza jardueraren kostuen %5etik gorakoak.

Betiere, diru-laguntzaren xede diren kostuak egiazkoak izanen dira, egiazki egin, pagatu eta fakturen edo froga balio bera duten kontabilitate agirien bidez frogatzen direnak.

Diru-laguntza 15 ikaslerentzat emanen da prestakuntza ekintza bakoitzean, horrek dirauen ordu guztietarako. Ekintza bukatzean betebeharren bat betetzen ez bada, zati proportzionala aplikatuko da. Ikasleen kasuan, zentroak kobratu ahal izateko zenbatzerakoan, landunak izanez gero, ekintzaren %75 egina izatea eskatuko da. Langabeak izanez gero, lanpostu batean hasteagatik edo justifikatutako bestelako zioengatik prestakuntza ekintza uzten dutenean zenbatuko dira, ekintzaren %25 egina badute noski. 15 egun naturaleko epea ezartzen da lanaren ondoriozko baja aintzakotzat hartzeko, ekintza uzten denetik kontratua hasi bitarte. Ekintzaren %25 egina dagoela ikasleek ekintza uzten badute, eta lanpostu batean hasteagatik ez bada, ekintza hasi duten parte-hartzaileen gehienez %15ek uztea onartuko da gehienez.

Entitate onuradunak Nafarroako Enplegu Zerbitzuari jakinarazi beharko dio prestakuntza ekintza hasi dela, gutxienez ere egun bat lehenago eta, horrek diraueino, Nafarroako Enplegu Zerbitzuari horrek eskatzen dituen agiri guztiak aurkeztu beharko dizkio. Halaber, ekintza bukatzen denetik hiru hilabeteko epean, agiri hauek aurkeztu beharko ditu:

a) Prestakuntza egin dela frogatzen duten agiriak.

b) Justifikazio kontua, Nafarroako Enplegu Zerbitzuak emanen dion ereduaren araberakoa.

Diru-laguntza justifikatzeko ezarritako epea atal honetan aipatzen diren agiriak aurkeztu gabe iraganik, organo eskudunak onuradunari eskatuko dio agiri hauek aurkez ditzala, 15 eguneko epean. Epe hori luzaezina izanen da. Bigarren epea bukaturik agiriak aurkezten ez badira, onuradunak diru-laguntza galduko du. Betiere, aurkeztutako agiriak justifikatzeko aski ez badira, Nafarroako Enplegu Zerbitzuak onuradunari atzematen diren akatsak jakinaraziko dizkio, 10 eguneko epean zuzen ditzan.

Aurreko lerroaldean xedatutakoa betetzen ez duten interesdunek kasuan kasuko izapiderako eskubidea galtzen ahalko dute. Hala ere, interesdunaren jarduketa onartuko da eta legezko ondorioak sortuko ditu, baldin eta epea bukatu dela jasotzen duen ebazpena jakinarazi baino lehen edo jakinarazpenaren egunean gertatzen bada.

Diru-laguntzaren onuradunak jardueraren frogagiriak 4 urtez gorde beharko ditu. Epe hori justifikazioa aurkezteko ezarritako epea bukatzen denetik aurrera kontatuko da. Europar Batasuneko funtsekin batera finantzatutako ekintzen kasuan, Europar Batasuneko arauetan xedatutakoa aplikatuko da.

Prestakuntza ekintza bakoitzagatik eman beharreko diru-laguntzaren gehieneko zenbatekoa honela zehaztuko da: ordu kopurua bider ikasle kopurua bider kasuan kasuko moduluaren zenbatekoa. Martxoaren 7ko TAS 718/2008 Aginduaren I. eranskinean ageri dira.

Nafarroako Enplegu Zerbitzuak aurrerakina ematen ahal die onuradunei, prestakuntza ekintza onetsi eta ekintza hori hasi eta gero. Horretarako, konturako diru-laguntzak hartzen dituzten entitateek, aurrerakinak jaso baino lehen, abalak edo bermeak aurkeztuko dituzte, Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren alde, kalitatean aski direnak, Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 33. artikuluak xedatu bezala.

Diru-laguntza aldez aurretik ordaintzeko hurrengo baldintza hauek bete beharko dira:

a) Entitateak frogatu beharko du diru-laguntzaren xedeak betetzeko funtsak behar dituela.

b) Beharrezkoa izanen da Ekonomia eta Ogasun Departamentuaren baimen berariazkoa, Foru Ogasunak aitortutako betebeharrei aurre egiteko funts likidoen egoeraren arabera emana.

Baldintza horiek bete ezik, diru-laguntza Diru-laguntzei buruzko Foru Legearen 32. artikuluan xedaturikoarekin bat ordainduko da, jarduera egin dela frogatu ondoren.

Diru-laguntza pagatu ahal izateko, entitateak frogatu beharko du zerga arloko betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak eguneratuak dituela.

Hamaseigarrena: Ekintzen publizitatea.

1. Nafarroako Enplegu Zerbitzuak diru-laguntza onetsien zenbatekoa eta haien onuradunak argitaratuko ditu enplegu atarian, Diru-laguntzei buruzko Foru Legearen 15. artikuluan xedatutakoarekin bat.

Batzordeak abenduaren 8an emandako 1828/2006 (EE) Erregelamenduan xedatutakoarekin bat, Europar Batasunaren laguntza hartzen duten ekintza guztietan, behar adinako argibideak eta onuradunen publizitatea emanen dira eta, bereziki, argi eta garbi aditzera eman beharko da Europar Batasunak kofinantzu duela ekintza, Europako Gizarte Funtsaren bidez. Bereziki, diru-laguntzen onuradunek adierazi beharko dute, egiten dituzten ekintzak kudeatzeko agiri guztietan, Nafarroako Enplegu Zerbitzuak finantzatu eta Europar Batasunak, Europako Gizarte Funtsaren bidez, kofinantzatu dituela.

II. ERANSKINA

Espezialitateen zerrenda

KODEA

ESPEZIALITATEA

LANORDUAK

EREMUA

ADGD0108

KONTABILITATE- ETA ADMINISTRAZIO- KUDEAKETA KONTU-IKUSK.

240

NAFARROA

ADGF02

ENPRESEN FINANTZAZIOA

150

NAFARROA

ADGG0108

ZUZENDARITZARAKO LAGUNTZA

220

NAFARROA

ADGG0208

CLI-rekin lotutako ADMINISTRAZIO JARDUERAK

250

NAFARROA

ADGI01

INGELESA: JENDEARI HARRERA EGITEKO

200

NAFARROA

ADGI02

INGELESA: JENDEARI HARRERA EGITEKO

200

NAFARROA

ADGX01

INGELESA: MERKATARITZA-KUDEAKETA

200

NAFARROA

ADGX02

INGELESA: MERKATARITZA-KUDEAKETA

201

NAFARROA

ADGX04

GIZARTE SEGURANTZA ETA SOLDATEN KUDEAKETAN ADITUA

300

NAFARROA

ADGX04

GIZARTE SEGURANTZA ETA SOLDATEN KUDEAKETAN ADITUA

300

NAFARROA

ADGY01

ARRISKUEN KUDEAKETA

150

NAFARROA

AFDB10

URETAKO SOROSLEA

240

NAFARROA

AGAO0108

MINTEGI ETA LORATEGIETAKO LAGUNTZAILEA

250

NAFARROA

ARGD02

2D 3D-ko PLANEN ALDAKETARAKO DISEINUA

180

NAFARROA

ARGD02

2D 3D-ko PLANEN ALDAKETARAKO DISEINUA

180

NAFARROA

ARGD02

2D 3D-ko PLANEN ALDAKETARAKO DISEINUA

180

TUTERA

COMD10

MERKATARITZA TXIKIKO KUDEATZAILEA

220

NAFARROA

COMV0108

SALMENTA JARDUERAK

300

NAFARROA

COMV0108

SALMENTA JARDUERAK

210

NAFARROA

COMX01

KANPO-MERKATARITZAKO TEKNIKARIA

300

NAFARROA

COMX02

KANPO-MERKATARITZAKO TEKNIKARIA

300

NAFARROA

ELEA10

ARGIKETARI INDUSTRIALA

330

NAFARROA

ELEA10

ARGIKETARI INDUSTRIALA

280

NAFARROA

ELEL01

KONTROL PROGRAMAGARRIKO AUTOMATISMOA

270

NAFARROA

ELEL10

ERAIKINETAKO ARGIKETARIA

200

NAFARROA

ELEL10

ERAIKINETAKO ARGIKETARIA

200

NAFARROA

ELER10

MANTENTZE-LANETARAKO ARGIKETARIA

250

NAFARROA

EOCI10

ITURGINA

360

NAFARROA

EOCI10

ITURGINA

200

NAFARROA

EOCI10

ITURGINA

100

NAFARROA

EOCI10

ITURGINA

70

NAFARROA

EOCI30

GAS-INSTALATZAILEA

250

NAFARROA

EOCM82

DORRE-GARABIKO OPERADOREA

275

NAFARROA

FMEL10

INDUSTRIA GALDARAGILEA

370

NAFARROA

FMEL50

EGITURA METALIKO ARINEN SOLDATZAILEA

380

NAFARROA

FMEL50

EGITURA METALIKO ARINEN SOLDATZAILEA

380

NAFARROA

FMEL50

EGITURA METALIKO ARINEN SOLDATZAILEA

200

NAFARROA

FMEL50

EGITURA METALIKO ARINEN SOLDATZAILEA

200

NAFARROA

FMEM60

MAKINA-ERREMINTEN PRESTATZAILE-PROGRAMATZAILEA

200

NAFARROA

FMEM60

MAKINA-ERREMINTEN PRESTATZAILE-PROGRAMATZAILEA

250

NAFARROA

HOTI20

TURISMO GARAPENEKO AGENTEA

300

NAFARROA

HOTI20

TURISMO GARAPENEKO AGENTEA

300

TUTERA

IFCI12

LENGOAIA EGITURATUEN PROGRAMATZAILEA

150

NAFARROA

IFCI14

ANALISTA PROGRAMATZAILEA

300

NAFARROA

IFCI21

SAREKO ETA SISTEMEN SEGURTASUNEKO TEKNIKARIA

400

NAFARROA

IFCI21

SAREKO ETA SISTEMEN SEGURTASUNEKO TEKNIKARIA

400

NAFARROA

IFCI23

ERABILTZAILE-MAILAKO INFORMATIKA

100

TUTERA

IFCI23

ERABILTZAILE-MAILAKO INFORMATIKA

100

LIZARRA

IFCI23

ERABILTZAILE-MAILAKO INFORMATIKA

100

TAFALLA

IFCI3004

HELBURUETARA BIDERATUTAKO APLIKAZIOEN PROGRAMATZAILEA

250

NAFARROA

IFCI3004

HELBURUETARA BIDERATUTAKO APLIKAZIOEN PROGRAMATZAILEA

250

NAFARROA

IFCI3004

HELBURUETARA BIDERATUTAKO APLIKAZIOEN PROGRAMATZAILEA

250

NAFARROA

IFCI4004

DATU-BASE ERLAZIONALEN PROGRAMATZAILEA

200

NAFARROA

IFCI5004

SARE-ADMINISTRATZAILEA

350

NAFARROA

IFCI7004

WEB ORRIEN ZERBITZARIEN ADMINISTRATZAILEA

350

NAFARROA

IFCX0304

WEB ETA MULTIMEDIA DISEINATZAILEA

200

NAFARROA

IFCX0304

WEB ETA MULTIMEDIA DISEINATZAILEA

200

TAFALLA

IFCX0304

WEB ETA MULTIMEDIA DISEINATZAILEA

200

TUTERA

IMPP10

ILE-APAINTZAILEA

250

TUTERA

IMPP10

ILE-APAINTZAILEA

330

TUTERA

IMPP10

ILE-APAINTZAILEA

260

IRUÑA

IMPP10

ILE-APAINTZAILEA

330

IRUÑA

IMPP10

ILE-APAINTZAILEA

315

IRUÑA

IMPP10

ILE-APAINTZAILEA

250

IRUÑA

IMPP50

MAKILLATZAILEA

300

NAFARROA

IMSI40

SOINU-TEKNIKARIA

345

NAFARROA

IMSI40

SOINU-TEKNIKARIA

320

NAFARROA

IMSI50

IKUS-ENTZUNEZKOETAKO TEKNIKARIA

265

NAFARROA

IMSI50

IKUS-ENTZUNEZKOETAKO TEKNIKARIA

260

NAFARROA

IMSI30

IRUDI EDITOREA-MUNTATZAILEA

100

NAFARROA

SSCF01

METODOLOGIA DIDAKTIKOAREN HASTAPENAK

100

NAFARROA

SSCF01

METODOLOGIA DIDAKTIKOAREN HASTAPENAK

100

NAFARROA

SSCF10

OKUPAZIO-PRESTATZAILEA

120

NAFARROA

SSCS0108

ETXEZ ETXEKO LAGUNTZA SOZIOSANITARIOA

270

IRUÑA

SSCS0108

ETXEZ ETXEKO LAGUNTZA SOZIOSANITARIOA

270

IRUÑA

SSCS0108

ETXEZ ETXEKO LAGUNTZA SOZIOSANITARIOA

210

IRUÑA

SSCS0108

ETXEZ ETXEKO LAGUNTZA SOZIOSANITARIOA

210

LIZARRA

SSCS0108

ETXEZ ETXEKO LAGUNTZA SOZIOSANITARIOA

210

AZKOIEN

SSCS0208

LAGUNTZA SOZIOSANITARIOA ERAKUNDEETAN

140

PAMPLONA

SSCS0209

LAGUNTZA SOZIOSANITARIOA ERAKUNDEETAN

140

IRUÑA

SSCS0210

LAGUNTZA SOZIOSANITARIOA ERAKUNDEETAN

230

IRUÑA

TMVC10

GARRAIO-PLANGINTZAKO AGENTEA

350

NAFARROA

TMVC44

SALGAIEN GARRAIOA ERREPIDEZ

180

IRUÑA

TMVC44

SALGAIEN GARRAIOA ERREPIDEZ

180

TUTERA

TMVC44

SALGAIEN GARRAIOA ERREPIDEZ

180

LIZARRA

TMVX10

SEGURTASUN-AHOLKULARIA

250

NAFARROA

Oharra: espezialitate hauei guztiei "FCOO01 - Lan munduan sartzea eta lana aurkitzeko teknikak" moduluari dagozkion 15 orduak gehituko zaizkie.

Iragarkiaren kodea: F1000580