10. ALDIZKARIA - 2010eko urtarrilaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

SANTSOL

Bake epailearen eta haren ordezkoaren karguak, hutsik

Botere Judizialaren Lege Organikoaren 101. artikuluan eta Bake Epaileei buruzko ekainaren 7ko 3/1995 Erregelamenduaren 5, 6 eta 7. artikuluetan xedatutakoari jarraikiz, Udal honek erabaki du bake epaile titular eta ordezkoaren kargua betetzea. Horretarako, 15 egun balioduneko epea izanen da, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesaturik daudenek beren eskabideak aurkez ditzaten Udal Idazkaritzan. Eskabide horietan adierazi beharko dute Bake Epaileei buruzko 3/1995 Erregelamenduak aipatzen dituen gaitasun eta bateragarritasun baldintzak betetzen dituztela.

Argitara ematen da, interesdunak jakinaren gainean izan daitezen.

Santsolen, 2009ko abenduaren 21ean.-Alkate udalburua, sinadura ulertezina.

Iragarkiaren kodea: L0929066