10. ALDIZKARIA - 2010eko urtarrilaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ERRONKARI

2010erako ordenantza orokorrak,
ordenantza fiskalak eta karga-tasak

Erronkariko Udalak, 2009ko abenduaren 22an egin bilkuran, honako hau erabaki zuen aho batez:

1. Hasiera batean onestea Elbarriendako aparkatzeko txartelak ematea arautzen duen udal ordenantza (23.a).

2. Hasiera batean onestea ondoko ordenantzetako aldaketa:

3. ordenantza fiskala, Ur horniduraren tasa arautzen duena.

14. ordenantza, Udal hilerriaren erabilera eta hilobien kontzesio tasak arautzen dituena.

3. Hasiera batean onestea hurrengo ordenantza fiskalei dagozkien tarifen eranskinetako aldaketa:

4. ordenantza fiskala, Estolderia zerbitzuaren tasa eta hondakin-uren arazketarena arautzen dituena.

6. ordenantza fiskala, Eremu publikoko eta herrilurretako zoru, zorupe eta hegalkineko aprobetxamendu berezien tasak arautzen dituena.

Orobat 16. artikulua (tarifak) 13. ordenantzarena, Gizarte arazoengatik norbanakoei edo familiei ostatu emateko zerbitzua arautzen duen ordenantza baita.

4. Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/95 Foru Legearen 154. artikuluan xedatutakoa aplikatuz, ''1,35'' indizea ezartzea, jarduera ekonomikoen gaineko zergaren tarifetako kuoten gainean.

5. Karga-tasa aldatzea lurraldearen gaineko kontribuziorako, honela geldituko baita:

-Hirilurreko ondasunen gainean: %0,370

-Landalurreko ondasunen gainean: %0,800.

6. Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zergaren karga-tasa aldatzea, honako hau ezartzeko: %4,00.

7. Urte-tarteei aplikatzen zaizkien portzentajeak aldatzea, hirilurren balio igoeraren gaineko zerga ordainarazteko zerga-oinarria zehaztearren, honako hauek izanen baitira:

-0-5 urte: %3,0

-5-10 urte: %2,9

-10-15 urte: %2,8

-15-20 urte: %2,8

8. Hirilurren balio igoeraren gaineko zergaren karga-tasa aldatzea, honako hau izanen baita: %12,70 urte-tarte guztietan.

9. Herrilurretako belarrak probesteko saria aldatzea, honako hau izanen baita:

Ardi azienda eta ahuntz azienda: 0,30 euro buruko.

Behi azienda larria: 2,50 euro buruko.

Behi-azienda xehea: 1,30 euro buruko.

Behor azienda: 2,50 euro buruko.

10. Erabaki honen 1, 2 eta 3. puntuetan aipatu diren ordenantzei buruzko espedienteak jendaurrean edukitzea 30 egun baliodunean, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, interesdunek aztertu eta bidezkoak iruditzen zaizkien erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten. Aipatu epea alegaziorik gabe iraganda, ordenantzak behin betiko onetsitzat joko dira, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 325. artikuluan aurreikusitakoarekin bat.

11. Adieraztea erabaki honen gainerako puntuen edukiaren aurka administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daitekeela, zuzenean, Nafarroako Auzitegi Nagusiko arlo bereko Salari zuzendua, edo, bestela, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari, jurisdikzio hori arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 8.1 artikuluan aurreikusitako kasuetan, bi hilabeteko epean, argitalpen honen biharamunetik hasita, edo, aldez aurretik eta aukeran, errekurtso hauetariko bat:

A) Berraztertzeko errekurtsoa, erabakia hartu duen organo berari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau argitaratu eta biharamunetik hasita.

B) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau argitaratu eta biharamunetik hasita.

Erronkarin, 2009ko abenduaren 24an.-Lehen alkateordea, Luis Garate Jiménez.

Iragarkiaren kodea: L0929121