10. ALDIZKARIA - 2010eko urtarrilaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

RIBAFORADA

2010eko lan-egutegiaren onespena
eta egun baliogabeen deklarazioa

Alkatetzaren 2009ko abenduaren 22an eman ebazpenaren bidez onetsi zen Ribaforadako Udalaren bulegoetako langileen 2010eko lan-egutegia, honako arau hauei jarraikiz: 838/2009 Ebazpena, ekainaren 5ekoa, Arriskuen Prebentziorako eta Lanaren zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitatearen esparruan, ordaindu bai baina errekuperatu behar ez diren 2010eko jaiegunak ezartzen dituena, eta 1593/2009 Ebazpena, azaroaren 26koa, Arriskuen Prebentziorako eta Lanaren zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitateko herrietako 2010eko jaiegun ordainduak, errekuperatu behar ez direnak, ezartzen dituena.

Horrenbestez, honako hauek dira Udalaren zerbitzuko langileen 2010eko aste tarteko jaiegunak:

Urtarrilaren 1a: Urteberri.

Urtarrilaren 6a: Errege eguna.

Otsailaren 3, 4, 5 eta 6a: San Blas bestak.

Martxoaren 19a: San Jose.

Apirilaren 1a: Ostegun Saindua.

Apirilaren 2a: Ostiral Saindua.

Apirilaren 5a: Pazko biharamuna.

Maiatzaren 1a: Langileen eguna.

Abuztuaren 24tik 29ra bitarte: San Bartolome bestak.

Urriaren 12: Espainiako jai nazionala.

Azaroaren 1a: Omiasaindu.

Abenduaren 3a: San Frantzisko Xabierkoa.

Abenduaren 6a: Konstituzioaren eguna.

Abenduaren 8a: Ama Birjina Sortzez Garbia.

Abenduaren 24a: Gabon eguna.

Abenduaren 25a: Eguberri.

Abenduaren 31: Urtezahar eguna.

Epeak kontatzeko, 2010eko igande guztiak egun baliogabe deklaratzen dira, baita goian aipatu egunak ere, salbu eta: otsailaren 4, 5 eta 6a eta abenduaren 24 eta 31.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Ribaforadan, 2009ko abenduaren 22an.-Alkate udalburua, María Nuria Ruiz Huguet.

Iragarkiaren kodea: L0929333